Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Idauze-Mendiko maskaradak Iholdin

Dokumentuaren akzioak

Idauze-Mendiko maskaradak Iholdin

2015/07/17 09:45
Idauze-Mendiko maskaradak Iholdin

Argazkia: Iñaki Zugasti - Dantzan CC BY-SA

Idauze-Mendiko gazteek Zuberoa utzi eta Nafarroara Beheran, Iholdin, eskainiko dituzte maskaradak uztailaren 18an. Negu osoa han eta hemen ibili ondoren Ortzaizeko Ikastolarentzat eskainiko dute emanaldia. Arratsaldeko 17:00ak inguruan barrikadekin hasi eta 20:30ak aldera ofizioei ekingo diote Iholdiko plazan, bi orduko saioa eskainiz.

Ortzaizeko ikastolak 30 urte betetzen ditu aurten eta aspaldi Iholdin egin izan diren tobera eta kabalkadak gogora ekarri nahi dituzte Idauze-Mendiko maskaradak herrira hurbilduz. Barrikadak Iholdiko bizpahiru auzotan egin ostean Iholdiko plazan izango da arratsaldeko ofizioen txanda.

Maskaradak  Iholdin

  • Data: Uztailaren 18an
  • Ordua: 17:00etatik aurrera.
  • Lekua: Iholdin.

Idauze Mendiko Maskarada Iholdin

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.