Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Hemen da Hartzaro 2016 Festibala

Dokumentuaren akzioak

Hemen da Hartzaro 2016 Festibala

2016/01/29 09:45

Otsailaren etik 9ra bitartean Hartzaro festibalaren 20. urteurrena ospatuko da Uztaritzen eta Errobi Herri elkargoan. Herri Soinu kultur Erakundeak antolatzen duen Euskal Herriko neguko festa honek ihauteri ohiturak sustatzen ditu, ikuslea udaberriari ongietorria egitera gonbidatzen duen bitartean.

Honetarako kaskarotak, dantza garaikidea, musika, hitzaldiak, erromeriak erakusketak eta beste hamaika ekitaldi antolatu dituzte otsailaren hasierarako.

2016.urtean, Herri Soinu elkarteak antolatuko ditu euskal kulturari lotutako  Hartzaro, Hartza Altzoan eta Herri Uzta festibalak. Bigarrena martxoaren 17tik 20ta bitartean ospatuko da eta azkena, aldiz, urriaren 6tik 9ra bitartean.

ProgramaHartzaro Festibala 2016: Kartela

Festibalaren aurretik

  • Entseguak (jende guztiari irekiak).
  • Ihauteriko zirtzilak: Urtarrilaren 8, 15, 22 eta 29ko ostiraletan, 20:00etatik 21:00etara Kapita gelan.
  • Zirt Zart (flash mob): Urtarrilaren 25ean, 18:30etatik 19:30etara. Urtarrilaren 30ean 10:00etatik 11:00etara. Ostailaren 1ean, 18:30etatik 19:30etara. Bilgunen Errobiko Kaskarotak elkartearen gelan.

Urtarrilaren 23tik Otsailaren 3ra arte
  • "Hartzaro 20 urte" Michel Palmieroren argazki erakusketa eta Hartzaroren afitxak.  Herriko liburutegian
Urtarrilaren 23a, larunbata
  •  9:00etan: Xerri Hiltzea. Latsa elkartearen partaidetzarekin. Hiribehereko auzoan

Urtarrilaren 30a, larunbata
  • Goizean: Kaskaroten harrera Arruntzeko auzoan. Zortziko elkarteak antolatuta

Urtarrilaren 31a, igandea
  • 11:30etan: Kaskarotak eta mutxikoak auzoko eskola eta Ur Begi elkartearen partaidetzarekin. Heraitzeko auzoan.

Otsailaren 3a, asteazkena: Festibalaren estreinaldia
Latsa - Festibalaren estreinaldia - Partaide gomitatuekin: hautetsiak, artistak, elkarteak, enpresak, erakundeak, tokiko prentsa...
  • 19:00etan:  "Kontserbaketek eta asmaketek egiten dute ohitura". Thierry Truffaut-ekin.
  • 19:30Eean: Festibalaren estreinaldiko mintzaldia. Musika, jan eta edan kanaldude bideoa "2015eko Uztaritzeko ihauteria"

Otsailaren 4a, ostegun gizena
  • 19:30etan: Karrikako sorkuntzak. Tutak eta Zirt Zart. Uztaritzen ostegun gizenaren ohitura zaharrak berriz ospatzeko, karrikako ikusgarria sortu dute toberak gaiaren inguruan. Hiribehereko pilota plazan (euria balitz Kiroleta ezker paretan)
  • 20:30ean: Erromeria Jan eta edan Latsa gelan Kli-k eta Uztaritzeko Gaiteroak alaiturik 
  • 21:30ean: Ttirritta ostatuan "The stampers" Rock Musikaldia.

Otsailaren 5a, ostirala: Oraiko musika

  • 18:30ean: Mintzaldia eta bideoaldia (Robert Poulou) "Pilota eta pintura", Ur Begi elkartearen eta Kapito Harri pilota taldearenpartaidetzarekin. Lapurdi gelan.
  • 20:00etan: Poteo ostatuetan "Los Lourdos" taldeak alaiturik. Purguko Auzoan.
  • 21:00etan: Elektro world Zeze Miegerekin. Zeze soinulari euskaldunak eta Xutik taldea. Purguko pilota plazako karpan.
  • 00:00etan: Altxatu (Irunberri, Nafarroa) rock.
Hartzaro 2016

Otsailaren 6a, larunbata: Sorkuntzaren eguna

  • 10:30etan: Sorginkeriari buruzko mintzaldia Claude Labatekin. Lapurdi gelan.
  • 17:00etan: Dantzaz Ikuskizuna. Dantza sorkuntzak Kiroleta ezker pareta ikuskizun areto gisa antolatua eta berotua izanen da (Sarrera 10-15€).
  • 17:00etan: Jaietan dantza ikuskizuna (Olaeta ballet elkartea - Bilbo). Emazteen Iraultza dantza ikuskizuna (Aintzindariak, Maule eta Dju-Dju, Pau). Itsas Lapurak dantza ikuskizuna (Haatik taldea, Gipuzkoa).
  • 19:00etatik 21:00ak arte: Ostalaritza Integrazio Batzordeak antolaturik. Tripan taldeak alaiturik.
  • 21:00etan: Dantzaz Ikuskizuna. Dantza sorkuntzak Kiroleta ezker pareta ikuskizun areto gisa antolatua eta berotua izanen da (Sarrera 10-15€).
  • 21:00etan: Itzulera dantza ikuskizuna (Olaeta Balleta elkartea, Bilbo) eta Ikuskizun desberdinen bilduma onena dantza ikuskizuna (Aukeran taldea, Gipuzkoa).
Otsailaren 7a, igandea: Ohituren eguna
  • 09:00etan: Kaskarotak eta Kaskarot ttikiak etxez etxe Hiribeherereko auzoan.
  • 10:00etan: Latsa. Txilindron sukaldaritza lehiaketa. Lagun arteko giro goxoa eta alaia segurtatua.
  • 13:30etan: Lehiaketan prestatutako jakiak dastatzeko aukera.
  • 11:30etan: Elizaren atarian Meza nagusiaren ondotik, kaskarot taldeen ohiko topaketa.
  • 12:00etan: Hiribehereko auzoa Musika animazioa, Iruñeako Jarauta 69 txaranga eta Uztaritzeko Tripan (triki) taldearekin.
  • 13:30etan: Latsan Ihauteriko bazkaria Latsa sukaldaritza elkarteak antolaturik. Apairuarentzat tokiak mugatuak dira. Tokiak atxikitzea aholkatua da. 06 98 62 99 76. Salneurria 18€ Bazkal ondoren, Txilindron lehiaketaren sari ematea.
  • 18:00etan: Mutxikoak Saltoka taldeak alaiturik. Mutxikoak, Euskal Herriko eta atzerriko musika eta dantzak, zinezko dantzaldi herrikoia, Pettan Anduezak alaiturik.

Otsailaren 9a, astearte gizena

Ohitura eta sorkuntzaren topaketa. Ohiko musika eta dantza sorkuntzaren elkarretaratzeak hamaika artista profesional eta artista amateur biltzen ditu.
  • 17:45etan: Zo Zongo taldea.
  • 18:30etan: Zirtzilak eta ihauterietakoek plaza hartzen dute: dantzak, musikak eta auziaren hastapena. Ibilbidea Purguko pilota plazaruntz abiatuko da. Ibilbidean barna Laminen agerraldia, elizaren aintzinean, Maia dantzaren agerraldia. Dantza plazan: Hartza dantzaren agerraldia Purguko pilota plazan.
  • 19:30etan: Zanpantzar auziaren segida eta bukaera , dantzak, toberak (antzerki herrikoia eta tutak erakustaldia), dantzak eta musikak (Hartzaroren sorkuntzak), Hartza dantza, Aker dantza, zirtzilen soka, Sua dantza.
  • 20:00etan: Erromeria festak karpan segituko du Zo Zongo eta Kiki Bordatxo taldeek alaiturik.
  • 00:00 etan: Gaualdia Bilgunen segituko da Izartxok antolaturik, Errobiko Kaskaroten batzokian 
Erlazionatutako elementuak
Hartzaro Festibala 2016 Pdf (3,7 MB)

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.