Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Fasioren mendea

Dokumentuaren akzioak

Fasioren mendea

2009/09/24 12:50

Duela ehun urte jaio zen Bonifazio Arandia, Fasio, Igorreko trikitilari handia. Hori dela eta, hainbat ekitaldi antolatu dituzte urtean zehar bere jaioterrian. Bere omenezko ekitaldiek jarraipena izango dute irailaren 23tik 26ra bitartean. Fasioren mendea deitu dioten egitarauaren barnean hainbat hitzaldi, kontzertu eta erromeria antolatu dituzte urriko azken egunetan.

Irailak 23, asteazkena

  • 19:00etan: Jantza-tailerra Aikoren eskutik

Kultur Etxean (ezagutza minimoa eskatzen da).

 

Irailak 24, osteguna

  • 19:30etan: "Fasio eta Bizkaiko trikitixa" - Mahai ingurua

Kultur etxean: Jose Jabier Abasolo "Tiliño", Aingeru Berginces eta Joseba Tapia. Moderatzailea: Jon Etxebarri.

 

Irailak 25, ostirala

  • 19:00etan: XX. mendeko erromeria Aiko taldeagaz.

Lasarte plazan Arantzartek lagunduta.

 

Irailak 26, larunbata

  • 22:30etan: Fasioren mendea ikuskizuna Lasarte aretoan.

Lasarte aretoan: Esti eta Olatz; Maixa, Ines eta Maite; Xabier Aburuzaga; Ibon Koteron; Oxabi taldea; Laja, Narbaiza, Izer, Alabier eta Arantzarte.

 

*Irailaren 24tik urriaren 4ra, erakusketa izango da Kultur Etxean

 

Biografia

Bonifazio Arandia, Fasio 1909an jaio zen, Igorreko Mikele auzoan. Bere lehen eskusoinua ilara bateko akordeoia izan zen. Trikitixa geroago erosi zuen. Hamahiru urterekin hasi zen plazan jotzen. Urte askotan utzita izan zuen, gerra ondoren, etxean zituen bi soinuak lapurtu zizkiotelako. 1971ean itzuli zen, Leioan txapelketa irabaziz. Arteako Benantzio Bernaola Karakol hil ondoren, beronen emaztea zen Maurizia Aldaiturriaga eta Leon Bilbao albokariarekin batu zen entzute handiko hirukotea osatzeko. Bizkaiko trikitixa estiloa zabaldu zuten plazarik plaza. 1987an hil zen, Igorreko bere etxean.

 

 

Dokumentuaren akzioak

patxi
2009/09/25 11:46

Barkatu baina urrian izan beharrean, irailan da. Aste honetan eman dugu ikastaroa eta datorren ostiralean dugu dantzaldia. Beraz, uste dut programa guzia irailan dela.

user
2009/09/25 12:27

Zuzendu dugu, Patxi! Barka endredoak!

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.