Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Ez dok hamairu: Hiru puntukoa eta Billantziko

Dokumentuaren akzioak

Ez dok hamairu: Hiru puntukoa eta Billantziko

2010/03/15 15:32

Javier Garayaldek 70eko hamarkadan hasieran egindako argazkiak Guregipuzkoa webgunean argitaratu ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak, eta horien artean "Ez dok hamairu" taldeak, 1971ko irailaren 7an, Donostiako Tritinate plazan eskainitako emanaldiko argazki sorta bat dago.

Argazki horietan ikusten da nola "Ez dok hamairuko" taldekideak eta Argia dantzari taldeko kide batzuk, emanaldia dantza eginez hasten zuten. Baztango mutil-dantzak egiten zituzten, eta hain zuzen ere Hiru puntukoa eta Billantziko ziren dantzatzen zituzten dantzak.

Hona hemen Javier Garayaldek egindako argazkietako batzuk, Trinitate plazako emanaldi horretan hiru puntukoa eta billantziko dantzatzen ageri direla "Ez dok hamairuko" kideak Argiako dantzarien laguntzarekin.

Ez dok hamairu 1971 - billantziko 01

Ez dok hamairu 1971 - billantziko 04

Ez dok hamairu 1971 - billantziko 02

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.