Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Euskaldunak eta Dantza 8. ekitaldia: nor da nor

Dokumentuaren akzioak

Euskaldunak eta Dantza 8. ekitaldia: nor da nor

ALICIA AMATRIAIN, (Donostia). Stuttgart Baleteko Dantzari Nagusia.

alicia-amatriain.jpgAlicia Amatriainek 4 urterekin izan zuen dantzarekin bere lehen harremana. 1985tik 1994ra Donostiako Kontserbatorioan ikasi zuen, Peter Brownen zuzendaritzapean. 14 urterekin, Stuttgarten, John Crankoren eskolan sartu zen. 1998an, Stuttgarteko baletean sartu zen merezidun gisa, gero dantza taldera sartu zen, erdi-bakarlari gisa eta 2002an dantzari bakarlari modura. Bere debutean, goi mailako dantzari modura, Alicia Amatriainek Tatianaren rola dantzatu zuen John Crankoren "Onegin" baletean. Koreografo batzuk bereziki berari egindako paperak sortu dituzte. Aipatzekoa da Christian Spuckek sortutako "Lulu" protagonistaren papera. Paper hau interpretatzeagatik kritikak "2003-2004 denboraldiko dantzari bikaina" izendatu zuen. 2006ko otsailean, Alicia Amatriainek, Stuttgart baleteko dantzari bakarlariak, "Etorkizuna 2006", Alemaniako dantzaren saria jaso zuen. Bi hilabete geroago, Gipuzkoako Dantza Profesionalaren Elkarteak "2006 Errebelazio Saria" eman zion. 2009an hiru sari eskuratu zituen Italian: ApuliaArte “Merit” Saria, Dantzari Onena”rentzako ‘Danza & Danza’ Saria eta Positano "Léonide Massine" Saria. Aliciak maiz hartzen du parte Nazioarteko Galatan; besteak beste, Roberto Bolle, Giuseppe Picone, Igor Yebra edo Joel Carreño, dantza-lagun, dituela. "Euskaldunak eta dantza"ren (2007 eta 2008) 2. eta 3. galan parte hartu zuen. Eta baita "Zisneen Lakua" obran ere Igor Yebra dantza-lagun zuela Lituaniako Balet Nazionalarekin batera. Ekitaldi hauek guztiak Elkarteak sustatuak zirenez, 2010ean ABBE Sariaren merezidun egin eta izendatu zuten.

ALEXANDER JONES (Britainia Handia), Stuttgart Baleteko Dantzari Nagusia.

alexander-jones.jpgAlexander Jones, Essex-eko Rochford-en jaio zen, (Britainia Handia). Londreseko Royal Balleteko Eskolan hartu zuen bere dantza formakuntza eta bertan graduatu zen 2005ean. Royal Balleteko Eskolak Japoniara eta New York-era egindako birara bildu zen. Ikasle garaian hainbat lehiaketatan arrakastaz parte hartu zuen, Atenaseko ‘Adeline Genée’ Lehiaketan urrezko domina lortu zuen eta Dame Ninette de Valois Saria jaso zuen 2005.ean. Stuttgart-eko Balletarekin egin zen profesional dantzari taldeko kide gisa 2005/6 denboraldian, 2007/8an erdi-bakarlari izatera igo zuten eta urtebete beranduago bakarlari izatera. 2011ko apirilean John Cranko-ren “Romeo eta Julieta” obran Romeoren Rolean izandako arrakastaren ondorioz, konpainiaren zuzendari artistikoak, Reid Anderson-ek 2011/2 denboraldian, Jones, Dantzari Nagusia izatera igo zuen. Alexander Jones-en errepertorioa zabala, osoa eta era askotakoa da. Protagonista paperak dauzka obra klasiko handietan; neoklasikoetan, batez ere, John Cranko-renetan; eta pieza garaikideetan, berriz, besteak beste Jirí Kylián, William Forsythe eta Itzik Galili, bezalako koreografo ospetsuen obratan. Gainera, Wayne McGregor, Mauro Bigonzetti edo Douglas Lee sortzaileek Jones-entzako piezak koreografiatu dituzte.

ASIER URIAGEREKA (Mungia). Monte-Carlo Baleteko Dantzari Nagusia.

Asier Uriagereka erretratuaDantza ikasketak Jon Beitiarekin hasi zituen eta Prix de Lausanne saria (1993) eskuratu zuenean Londreseko Royal Balletak ateak ireki zizkion. 1995an profesional moduan debutatu zuen, David Bintleyk zuzentzen duen Birminghamgo Royal Balletean. Hemen, besteak beste, sir Frederick Ashton, sir Kenneth MacMillan, George Balanchine, Hans Van Maneneta eta Twyla Tharpen rolak bete zituen. Ingalaterrako egonaldiaren ostean Uriagerekak Genoako Grand Théâtre baleteko kide izan zen 1999tik 2001ra eta bertan Nacho Duato, William Forsythe, Ohad Naharin eta John Neumeierren obrak interpretatu zituen besteak beste. Hortik, Jean-Christophe Maillot, Monte-Carloko Baleteko zuzendariaren taldera pasako da eta dantzari bakarlari bihurtuko da bertan. Mailloten sorkuntzen paper printzipaletan dantzatu du, hala nola, Romeo eta Teobaldo "Romeo eta Julieta"n, "La Belle"ko eta "Errauskine"ko printzipe moduan eta Adamen papera "Begia begi truk"en. Horrez gain, William Forsythe bezalako koreografoekin lan egin du ("In the middle somewhat elevated"), Sidi Larbi Chercaoui ("In memoriam"), Jirí Kylián (“Bella figura”) eta Jacopo Godani. 2009an, Monakoko Printzerriko Kultur Merituaren Ordenako Zaldun izendatu zuten. "Euskaldunak eta dantza"ren lehenengo eta hirugarrengo ekitaldietan (2006 eta 2008) partehartze arrakastatsua izan zuen.

BERNICE COPPIETERS (Belgika). Monte-Carlo Baleteko Izarra.

Bernice Coppieters erretratuaBelgikarra. Coppieters Ambereseko Baletaren Institutuan sartu zen 10 urterekin eta bertan egon zen adin-nagusitasunera heldu arte. Prix de Lausanne saria lortu ostean, 1988an, American Ballet Theatren bukatu zuen bere dantza heziketa. Flandeseko Baletean profesional moduan debutatu zuen eta Bakarlari izatera iritsi zen 1989an. Bi urte geroago, Monte-Carloko Baleteko kide izatera heldu zen, eta bertan Jean-Christophe Mailloten sorkuntzen paper nagusiak interpretatu zituen. Shakespearen "Romeo eta Julieta" obrarekin ospea lortu zuen. Beste batzuen artean, "Errauskine" eta "La Belle" obretan Errauskine eta Maitagarri Babesle moduan ere nabarmendu zen. Bere errepertorioan Errusiar Baleten eta George Balanchine (“Agon”, “Who cares?” edo “Serenade”), Nacho Duato (“Duende”), William Forsythe (“In the middle to somewhat elevated”, “The vile parody of adress” edo “The second detail”), Jirí Kylián (“Return to a strange land”), Sidi Larbi Chercaoui (“In memoriam”), Twyla Tharp, Angelin Preljocaj, Uwe Scholz eta Jacopo Godani moduko koreografoen obrak nabarmendu daitezke besteak beste. Monte-Carlo Baleteko Izar izendatu zuten 1995eko abenduan, SAR, Hannovergo Printzesa buru zelarik egindako ekitaldi batean. 2002an, Monakoko Kultura Merezimenduaren izendapena jaso zuen. "Danza &Danza"ko epaimahaiak "2005. Urteko Izar" izendatu zuen Italian burututako ikuskizunengatik. "Euskaldunak eta dantza"ren lehenengo eta hirugarrengo ekitaldietan (2006 eta 2008) partehartze arrakastatsua izan zuen.

ION AGIRRETXE (Donostia), Angel Corellak zuzendutako Barcelona Baleteko dantzaria

Ion Agirretxe.jpegEuskal dantza tradizionalean hasi zen, eta 2002an Gipuzkoako aurresku txapelduna izan zen. 1999tik 2004ra Mentxu Medelen ikasle izan zen. Gipuzkoako Foru Aldundiaren bekari esker, 2007an dantza klasikoko ikasketak amaitu zituen Madrilgo ‘Mariemma’ Musika eta Dantza Errege Kontserbatorioan. Bi alditan hartu du parte (2006an eta 2007an) dantza-ikasleei goi mailako trebakuntza osagarria ematen dien Europa Danse proiektuan, gero lanbide izango duena gertutik ezagutzeko. Donostiako Thalia Dantza Estudioaren 25.urteurrena ospatzeko ekitaldian gonbidatu gisa hartu zuen parte. Baita “Aukeran 10 urte” galan (2007), eta Gipuzkoan Dantzaren Nazioarteko Egunaren XII. Galan (2009) ere. 2007an, ‘Los veranos de la villa’n estreinatu zen Goyo Monteroren “Benditos Malditos” obraren sorkuntza prozesuan parte hartu zuen, eta baita 2008an Victor Jimenezek zuzenduriko Zaragozako LaMov konpainiaren estreinaldian ere. 2008ko apirilean Corella Ballet – Castilla y Leon (oraingo Barcelona Ballet)-en sartu zen. Bertan egin du profesional mailako ibilbide gehiena. Bere errepertorioan, rol klasikoen artean “Bayadère”, “Zisneen Lakua”, “Loti Ederra” eta “Intxaur Kraskailua”, dauzka; neoklasioetan “Piztitxo hezia” besteak beste eta garaikideetan, berriz, “In the upper room”. Konpainiaren sorkuntza berrietan ere partaide izan da, hala nola: “Suspended in time” edo “Pálpito”n, beste batzuen artean. Corella Ballet – Castilla y Leon-ek nazioartean egindako biratan ibili da EE.BBn., Frantzian, Italian, Marokon, etab.etan.

CRISTINA CASA (Madril), Ángel Corellak zuzendutako Barcelona Baleteko bakarlaria.

cristina-casa.jpgCristina Casak, bere dantza formakuntza Africa Guzmanen Akademian hasi zuen. Garai horretan gonbidatu zuten Sidneyko “Adeline Genée” lehiaketan eta ACADE Galan parte hartzera. 2005ean New Yorkera aldatu zen eta Stepsen American Ballet Theatren (ABT) udako ikastaroan jarraitu zuen bere formakuntza eta New York IBCn dantzatu zuen. Castellongo Lehiaketan irabazi zuen Lehen Sariari esker lortu zuen beka Nacho Duatoren zuzendaritzapeko Compañía Nacional de Danzan (CND) ikasteko eta geroago, Londreseko London Studio Center-ean ikasi zuen, konpainiak herrialdean zehar egindako biran partaide izan zelarik. 2007an English National Balletera (ENB) bildu zen Royal Albert Hallean “Zisneen Lakua”ren ekoizpenerako. Casak bakarlari eta printzipal rolak dantzatu ditu Giselle”, “Loti Ederra”, “Bayadere”, “Intxaur Kraskailua”, “Don Quijote”, “Errauskiñe”, eta abarretan. Urtebete beranduago, Angel Corellak zuzendutako Corella Ballet - Castilla y Leon konpainiaren sorrerako taldean sartu zen Dantzari-Taldeko kide gisa, 2009ko apirilean bakarlari izatera igoz. Bere errepertorioak, rol klasikoen artean “Bayadère”, “Zisneen Lakua”, “Li Ederra” edo “Intxaur Kraskailua”, dauzka; neoklasioetan “Piztixo Hezia” besteak beste, eta garaikideetan, berriz, “In the upper room”. Konpainiaren sorkuntza berrietan ere partaide izan da, hala nola: “Suspended in time” edo “Pálpito”, beste batzuen artean. Corella Ballet – Castilla y Leon-ek nazioartean egindako biratan ibili da EE.BBn., Frantzian, Italian, Marokon, etab.etan. Aurten, Grand Prix "Giuliana Penzi" (2012) saria jaso du “Talentuaren Aitorpen” gisa, Labat Loano Dantzako X. edizioan.

JON UGARRIZA (Bilbao). Koreografoa.

Jon Ugarriza erretratuaHezkuntza Ministerioaren titulua du Koreografia eta Dantzaren Interpretazio Tekniketan. Victor Ullateren Eskolan formatu zen eta 1997an egin zuen debuta, dantzari profesional gisa Victor Ullate Ballet-Madrileko Komunitatean. Urtebete geroago Zaragozako Balletean sartu zen, Patsy Cupe-Matten zuzendaritzapean. 2001ean, K-Ballet Company Tetsuya Kumakawa (Japonia) balleteko partaide izan zen, eta hurrengo urtean, Portugaleko Companhia Nacional de Bailadon sartu zen Mehmet Balkanen zuzendaritzapean. English National Balleten eta Berlingo Operaren Balletean ere egin du lan, Sylviaane Bayarden zuzendaritzapean, Staatsballet Berlinen, Vladimir Malakhoven zuzendaritzapean, eta Basileako Balletean (Suitza), Richard Wherlocken zuzendaritzapean. Bestalde, hainbat koreograforekin jardun du lanean, besteak beste, Maurice Béjart, Jirí Kylián, Angelin Preljocaj, Adam Cooper, Uwe Scholzerekin.

Koreografo gisa, Basileako (Suitza) estatu-konpainiarako piezak egin ditu, eta eskola horretan koreografia profesionalak prestatzen ditu. Horrez gain, dantzari profesionalentzako koreografia lanak sortu ditu: English National Ballet (Londres), Wiesbaden, Staatsballet Berlin (Alemania), Nizako Opera Balleta (Frantzia) eta Chicagoko Joffrey Balletentzat.

Gaur egun, “MasQDanza” kultur erakundearen zuzendari artistikoa da. Koreografo lanak egiten ditu telebistako publizitaterako, hainbat jarduera artistikotan, epaimahaikide da, eta nazio nahiz nazioarte mailan dantza kontserbatorio eta konpainia profesionaletan dantza ikastaroak emateko irakasle gonbidatua ere bada.

2008an, “Euskaldunak eta Dantza” izeneko 3. Galan hartu zuen parte Euskalduna Jauregian, ikuskizun horretarako esklusiban sortu zuen “Amets”, eta Gala horren 5. ediziorako (2010) “Irekhi” izeneko pieza aurkeztu zuen. Bere partehartze bakoitzean lortutako arrakastari esker, ABBEk, Ugarrizari “Kai” balletaren sorkuntza eskatu zion. Lan honek, “Euskaldunak eta Dantza”ren 7. Galan, izugarrizko estreinaldia izan zuen, txalo zaparradak hamabost minutu iraun zuelarik. 2009an, Jon Ugarriza koreografo gisa gonbidatu zuten, Sabino Arana Sarietarako sorkuntza-lan pare bat egin zitzan. Ekitalde horretarako, Benito Lertxundiren “Udazken koloretan” eta Mikel Laboaren “Txoria txori” izeneko kantuekin koreografia pieza bana egin zuen. Bilboko Gau Zuriaren bi ediziotan ere hartu du parte; horrez gain, Eusko Jaurlaritzaren “Irekia” izeneko on-line zerbitzua aurkeztu zuen (2010).

BILBOko KATEDRALEKO MUSIKA KAPERA.-

bilboko-katedralakoe-musika-kapera.jpgBilboko Katedraleko Musika Kapera, ahots eta instrumental taldea da. Bere kide guztiek esperientzia zabala dute abesbatzatan eta orkestra-taldea musika esperientzia handiko instrumentistez ornitzen da.

Bere sorreratik ahots-musikaren aldeko apustua egin du ”a capella” nahiz instrumental gisa (ganbara-orkestra, metal-bostekoa eta organoa), beti ere obren interpretaziozko kalitatea ezezik obren estilo eta garaiaren testuingurua ere kontuan izanaz. Talde hau polifoniaren eta oratorio klasikoen hobekuntzan interesaturik dago, XIX. mendeko autoreak ere interpretatzen ditu eta bere programatan oraingo konposatzaileak ere sartzen ditu.

Historikoki, Bilboko Katedraleko Musika Kapera, Bizkaiako musika erakunderik antzinakoena da. XVI. mendetik aurrera hartu zuen bultzada berri bat eta garaiko katedraletako-kaperen moldea hartu zuen. Gogoan izan behar da Santiago 1950 arte parrokia soil bat zela. XIX. mendean iritsi zen unerik gorenenera, Nikolas Ledesma, Kapera Maisu zela. Joan zen mendean, Kapera ia desagertzeraino iritsi zen, koru txiki bat soilik geratu zen liturgia ospakizunetarako bakar-bakarrik., eta XX. mendearen bigarren erdian erabat desagertu zen, 1998an berpiztu zen arte. Orduz gero Oscar Gonzalez Gasquet da Katedraleko Kapera Maisu. Epe honetan Kaperak lau CD editatu ditu.

SARA ECHEVARRI (Bilbao), 2006an, Dantzari Gazteentzako 1.go Bilbo Sariaren irabazlea. Sentimiento Pericet Konpainiako kidea da.

sara-echevarri.jpgDantzari gazte hau Bilbon jaioa da, Cagancho toreatzailearen birbiloba. Dantza klasikoko ikasketak Begoña Zabala, Marta García eta Ana Rosa Tercero-ren eskoletan egin zituen. Madrilgo “Carmen Amaya” Kontserbatoriora joan aurretik Igor Yebrarekin trebatu zen. Han, Madrilen, bukatu zituen ikasketak. Flamenkoko klaseak ere hartu ditu Chua Alba eta Amparo Olmedarekin. Hobekuntza ikastaroak egin ditu Gema Martin eta Christina Lindegaard-ekin eta Antonio Marquez-en konpainian. 2006ko azaroan, ABBEk antolatuta Arriaga Antzokian egin zen Dantzari Gazteentzako 1.go Bilbo Sarira aurkeztu zen eta Lehenengo saria jaso zuen. Egun, Sentimiento Pericet Konpainiako kidea da.

CELIA DÁVILA (Gasteiz), 2011n, Dantzari Gazteentzako 6. Bilbo Sariaren irabazlea.

celia-davila.jpgCelia Davila, duela hamabost urte jaio zen Vitoria-Gasteizen eta bertan dihardu “José Uruñuela” Udal Dantza Kontserbatorio Profesionalean, dantza klasikoko ikasketak egiten. Davilak sari ugari jaso ditu parte hatu duen lehiaketa desberdinetan: hala nola 2011n, Dantzari Gazteentzako 6. Bilbo Saria eta “Ciudad de Ribarroja del Turia”ko XVI. Nazioarteko Dantza Lehiaketako Lehen Saria (2012). Gainera, Carmina Ocañaren Dantza Eskolan eta Cannesen ‘Rosella Hightower’ Dantzako Goi Eskolan bekadun izan da.

ANDONI ARESTI (Bilbao). Salzburgo-ko Balleteko Lehan Dantzari ohia, dantza irakaslea, eta antzerki, telebista eta zinemako aktorea.

Andoni ArestiArte dramatikoetan lizentziatua ( Madrileko Arte Dramatikoen Goi Eskola Erreala). Dantzetan Diplomatua (Cannes-eko Rosella Hightower Nazioarteko Zentrua), Erroma-ko Zinemako eta Telebistako Unibertsitate Berrian diplomatua. Andoni Arestik, bere ibilbide profesionala, bai dantzari bezala eta baita zinema, telebista eta antzerkiko aktore bezala ere, paraleloki eramaten jakin izan du. Lau urte zituenean jarri zen lehenbizi dantzarekin harremanetan. Euskal dantzekin lehenik, gero etorri ziren Olaetaren eta Ion Beitiaren muntaietako parte hartzeak. 1985ean, Ballet Atlantikoarekin udako bira bat egin zuen. Rosella Hightower-en Nazioarteko Zentruan ikasten zegoela (1986-1988), ikuskizun ugaritan parte hartu zuen, Nazioarteko Ballet Gazte-rako kontratatu zutelarik 1988an. Dantzari profesional gisa, bere ibilbidea Salzburgo-ko Balletean garatu zuen (1988-2000), bertan Lehen Dantzari maila lortu zuen 1990an eta 2000. urteko Artistarik Onenarentzako Kritikaren Saria jaso zuen, eszenatokiak utzi eta hilabete batera. 2001ean hasi zuen bere dantza irakasle ibilbidea, eta baita Erroma-ko “Scarpetta d’oro” akademiako ballet klasiko, errepertorio eta punten ataleko zuzendaritza ere. 2007.tik Leioan bere dantza eskola propioa zuzentzen du “Andoni Aresti Landa” dantza eskola. “Euskaldunak eta Dantza” 3., 4., 5., 6. eta 7. Galak zuzendu zituen, eta baita IV. eta V. Dantzari Gazteen Bilbo Saria ere (2009).

Erlazionatutako elementuak
Euskaldunak eta Dantza 8. Jaialdia

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.