Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Euskalduna bero-bero jarri zuen Euskaldunak eta Dantza 8. galak

Dokumentuaren akzioak

Euskalduna bero-bero jarri zuen Euskaldunak eta Dantza 8. galak

Euskalduna bero-bero  jarri zuen Euskaldunak eta Dantza 8. galak

Ezkerretik eskumara, goian: Jon Ugarriza, Cristina Casa, Ion Agirretxe, Asier Uriagereka, Bernice Coppieters, Andoni Aresti, Alicia Amatriain eta Alexander Jones. Behean: Sara Etxebarri eta Celia Dávila. Argazkia: Iratxe de Arantzibia.

Euskalduna Jauregiko entzutegiak Andoni Arestik zuzendutako Euskaldunak eta Dantza 8. jaialdia hartu zuen pasa den ostiral gauean. Arkaitz Pascuas, Nagore de las Cuevas eta Ainhara Villajerok dantzatutako ohiko agurraren ondoren, Celia Davilak (15 urte), Dantzari Gazteen Bilboko Hiria 6. Lehiaketako (2011) irabazleak, Veneciako Inauteria obrako "Satanella" aldaerari aurre egin zion. Adore handiz, Ion Agirretxe eta Cristina Casak (Barcelona Ballet) "Diana eta Acteon" bikote-dantza zailari neurria hartu zioten. Beretzat gau berezia zen, eta Asier Uriagerekak (Monte-Carloko Balleten Lehen Dantzaria) bere dantza-saioak "Opus 40" lanarekin hasi zituen, beti dotore aritzen den Bernice Coppieters-en (Monte-Carloko Balleten izarra) laguntzarekin. Alicia Amatriain eta Alexander Jones-ek (Stuttgart-eko lehen dantzariak) ikusleak harritu zituzten, John Crankoren pieza ez oso ezagun batekin, "Aus Holbergs Zeit", teknika birtuosoa eta alaitasuna axolagabea uztartuz. Sara Etxebarri (Sentimiento Pericet Konpainia) berriz ere bere egin zuen Lola Greco-rekin (Espainiako Dantza Saria 2009) landutako "Cordoba" lana, dantzarako dohain apartak erakutsiz.

Espektatiba gehien sortu zuen uneetako bat, Donostia 1813 balletaren erabateko estreinaldia izan zen, Jon Ugarrizak koreografiatua, eta Cristina Casa eta Ion Agirretxek dantzatua, Bilboko Katedraleko Musika Kaperaren parte hartze bereziarekin. Gontzal Mendibilen musikaren goxotasuna, Mozart-en "Requiem"aren arranditasuna eta Guridiren ezpata-dantzaren bukaera zoriontsuak lagundu zuten Ugarrizaren lanarentzat giro beroa sortzen, eta txalo zaparrada jaso zuen sari. Jean-Christophe Maillot-en "Altro Canto" piezaren interpretazioak eraman du Uriagereka Top 100 zerrendara, eta horixe bera dantzatu zuen, norbanako bakoitzaren gizon eta emakumeen energiaren arteko orekaren bilaketa bitxia. Best Top 100 batekin bukatu zen ikuskizuna, Alicia Amatriain, Onegin-eko Tatiana dramatiko baten paperean aritu baitzen, orain  hamar urte dantzari nagusi moduan lehen aldiz dantzatu zuen pieza bera. Une horretan, Mungiako alkatesak, Izaskun Uriagerekak, ABBE 2012 saria eman zion hunkituta agertu zen Asier Uriagerekari, txalo zaparrada beroak zirauen bitartean.