Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Euskal Herriko dantza-lanen 2016ko katalogoan sartzeko deialdia irekita

Dokumentuaren akzioak

Euskal Herriko dantza-lanen 2016ko katalogoan sartzeko deialdia irekita

2016/01/21 05:40

Dagoeneko aurkez litezke 2016ko Euskal Herriko dantza-lanen katalogoa osatzeko proposamenak. Katalogoa, ADDE Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkartearen proiektua da eta helburutzat du Euskal Herriko konpainia, kolektibo edo sortzaile profesionalen dantza-lanak zabaltzeko eta merkarturatzeko tresna izatea, nazioartean, eta bereziki espainiar estatuan. Proposamenak bidaltzeko epea 2016ko urtarrilaren 15ean ireki zen eta otsailaren 7 arte dago irekita. Katalogoaren helburua merkataritza eta bisibilizazioa izanik, ondorengo betebeharrak eskatuko zaizkie beren lanak aurkeztu nahi dituzten konpainiei:

Betebeharrak 

Euskal Herriko Dantza-lanen Katalogoan sartzeko, dantza konpainia, kolektibo edo sortzaileek ondorengo betebeharrak konplitu beharko dituzte:

  • Konpainiak edo sortzaileak Euskal Herrian izan behar du helbide fiskala.
  • Argitaratzen diren dantza-lanak azken bost urteotan estreinatutakoak izan behar dira (2011, 2012, 2013, 2014, eta 2015). Estreinaldiaren data eta tokia adierazi behar dira. Gainera egindako boloen memoria bidali behar da.
  • Ekoizpen eszenikoak azken bost urteotan (2011, 2012, 2013, 2014 eta 2015) Euskal Herriko edo kanpoko erakunde edo entitate bati laguntza eskaera egin izatea eskatzen da, bai diru-laguntzak, bai egonaldiak. Ez bada inolako eskaerarik egin konpainiaren ibilbidea baloratuko da: azken hiru urteetan ekoizpen eszeniko bat egin izatea, eta azken hiru urteetan egindako emanaldien zerrenda eta horien partaideen ibilbidea hartuko dira kontuan.
  • Zehaztu behar dira eskatutako laguntza mota edo egonaldi-programa, erakundea eta eskaeraren data.
  • Konpainia edo sortzaile bakoitzak gehienez hiru dantza-lan argitaratu ahal izango ditu.
  • Konpainia edo sortzaile bakoitzak katalogoan sartu nahi dituen dantza-lan bakoitzeko kalitate handiko promozio-bideo baten esteka bidali behar du. Promozio Bideo horrek 2 eta 5 minutu bitarteko iraupena izan behar du.
  • Argazkia kalitate handikoa izan behar du .jpg formatuan.

Proposamenak bidaltzeko epea: 2016ko urtarrilaren 15 ostiraletik, otsailaren 7 igandera.

Bidali beharreko dokumentazioa

  1. Galdeketa: Ikuskizun bakoitzeko galdeketa bat bete eta bidali behar da, baita aurretik argitaratu diren ikuskizunek ere, kasu guztietan eremu guztiak beteta. Galdeketa ondorengo estekan aurkituko duzue.
  2. Argazkia. Ikuskizun bakoitzeko kalitate handiko argazki bat erantsita bidali jpg formatuan: comunicación@addedantza.org helbidera.
  3. Baimena: aimen dokumentua bete, firmatu eta bidali. Baimen dokumentua ondorengo estekan aurkituko duzue.

Ondorengo helbidera bidali behar da dokumentazioa:

Asociación de Profesionales de la Danza del País Vasco / Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkartea, Juan de Gardeazabal 3, 48004 Bilbo

688 612 052 / 944 329 314 • info@addedantza.org

Kuotak

  • Bazkideak: DOAN (Konpainia edo taldeko zuzendaria izan beharko da ADDEko bazkide, edo konpainia bazkide laguntzailea izan)
  • EZ Bazkideak: ikuskizun bakoitzeko: 70€
  • 2 ikuskizun edo gehiago: 110€

ADDE-ko bazkide profesionalek 108 €ko urteko kuota bat ordainduko dute, elkartearen parte izateagatik. Katalogoa kideentzako zerbitzu bat gehiago delarik. Ez da ordaindu beharko zenbatekorik argitaratuta dagoen ikuskizun bat berriro argitaratzeagatik. Kuota horiek ADDEk bere gain hartzen dituen gastuei aurre egiten laguntzen dute. Euskal Herriko Dantza-lanen Katalogoak Etxepare Euskal Institutuaren eta SGAE Fundazioaren laguntza ere jasotzen du. 

Informazioa: ADDE

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.