Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak "Dantzari bikaina saria" eskuratu du Eneko Gil-ek Madrilen

Dokumentuaren akzioak

"Dantzari bikaina saria" eskuratu du Eneko Gil-ek Madrilen

2008/12/10 11:22

A Coruñako Entremans konpainiako Alexis Fernandez eta Caterina Varelak jaso dute Madrileko 22. Koreografia Sariketako lehen saria eta baita ikusleen saria ere. Lehen hiru sariez gain egoitzak, bekak eta laguntzak bideratzeko hainbat aipamen eskaintzen ditu Madrileko sariketak eta horietako batzuk euskal ordezkariek jaso dituzte.

Asier Zabaletaren Ertza konpainiak Galiziako Koreografi Zentroan egoitza bat eskuratu du eta Natxo Monterok berriz Kanarietan, La Gomeran eskuratu du egoitza egiteko aukera. AISGE fundazioak dantzari bikain bati ematen dion saria Ertza konpainiarekin aritu den Eneko Gil-ek eskuratu du. Sari horri esker 2009ko udan, Ipar Karolinan, Duke Unibertsitatean ospatzen den American Dance Festivalen sei astez izateko aukera du, eta baita New Yorken, Movement REsearch-en, MELT tallerretan parte hartzeko beka ere. AISGE Fundazioaren saria da hau eta 3.500,00€ balioa du.

Hona Madrileko XXII. Koreografia Sariketaren irabazle zerrenda:

Lehen Saria: Alexis Fernandez eta Caterina Varela. Cía Entremans. A Coruña. "Ven" (Ikusleen saria ere eskuratu du).

Bigarren Saria: Shlomi Bitton. Israel/Madrid. "Celebrate if You can"

Hirugarren Saria: Roberto Martínez Losa, Francisco Torres y Juan Luis Matilla. Sevilla. "Canten ustedesen"

Dokumentuaren akzioak

Iggor
2008/12/10 16:31

Eneko Zorionak !! eres un crack !!!!

Aritz.
2008/12/10 16:44

Eneko Zorionak, krak bat haiz!

2008/12/16 13:30

Kaixo Eneko. Zorionak jasotako sari honengatik,merezi duzula iruditzen zait eta aprobetxatu aukera horrelakoak ez bait dira egunero izaten.

Egoitz
2008/12/10 17:25

Zorionak Eneko! Euskal dantzan txapeldun eta orain dantza garaikidean ere bai! Makinaaa!!!!

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.