Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Gure Dantzak, Nafarroako dantzari ohien topaketak Lizarran

Dokumentuaren akzioak

Gure Dantzak, Nafarroako dantzari ohien topaketak Lizarran

2008/06/12 11:19

Nafarroako hamazazpi dantza taldetako dantzari-ohiak bilduko dira Lizarran Francisco Beruete dantzari ohien elkarteak antolatuta jaialdi honetan parte hartzeko. Goiz partean Lizarrako kaleetan ibiliko dira dantzan taldeak eta eguerdiko ordu batean Santiago Plazan elkartuko dira Foru Plazara elkarrekin joan eta bertan denek elkarrekin larrain-dantza dantzatzeko.

Egitaraua

10:00etan Harrera taldeei autobus geltokian.
11:30ean Dantzak auzoetan barna.
13:00etan Taldeen elkarretaratzean Santiago plazan Foru plazarantz dantza eginez abiatzeko.
13:30ean Aurkezpena eta Larrain-dantza.
14:45ean Bazkaria Lizarra Ikastolan.

Parte hartzen duten taldeak

  • Duguna - Iruñea
  • Txibiri - Olite
  • Txori Zuri - Berriozar
  • Muthiko - Iruñea
  • Tafalla - Tafalla
  • Isaba - Isaba
  • San Lorenzo - Iruñea
  • Agoitz - Agoitz
  • Haritzti - Barañain
  • Larratz - Burlata
  • Otsagabia - Otsagabia
  • Arrola - Baigorri
  • Arizkun - Baztan
  • Oberena - Iruñea
  • Tudela - Tutera
  • Ortzadar - Iruñea
  • Fco.Beruete - Lizarra

 

Informazio gehiago eskuko programan (pdf)

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.