Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Madrileko Unibertsitate Europarrak "Dantzaren Zientziak" titulazioa aurkeztu du

Dokumentuaren akzioak

Madrileko Unibertsitate Europarrak "Dantzaren Zientziak" titulazioa aurkeztu du

2009/07/10 11:30
Madrileko Unibertsitate Europarrak "Dantzaren Zientziak" titulazioa aurkeztu du

Argazkian: Juan Mayorga, Madrileko Unibertsitate Europarraren dekanoa, Adelaida Portela, irakaslego errektoreordea Madrileko Unibertsitate Europarrean, Mikel Aristegi dantzaria eta koreografoa, Begoña Learreta, Dantzaren Zientziak Gradoaren zuzendaria.

Madrilen egin da ikasketa berrien aurkezpena eta bertan parte hartu du Mikel Aristegi dantzariak unibertsitateko ordezkariekin batera. Mikel Aristegik azpimarratu du "orain arte, Espainiatik kanpora joan behar izan dugu hemen dantza ikasketak puntu batetik aurrera ezin direlako jarraitu". Europako hainbat herrialdetan dantza ikasketak unibertsitatean egiteko aukera aspalditik dagoela azaldu dute. Mikel Aristegi Alemaniako Folkwang Hochschule Unibertsitaean egin zituen bere dantza ikasketak eta ondoren bere ibilbide profesionala ere nagusiki atzerrian egin du.

Agueda Benito, Madrileko Unibertsitate Europarraren errektoreak argitu duenez, Europako Goi Mailako Ikasketen Eremuak ikasketa esparru berri bat ireki du eta bertan unibertsitateek lehen ez zeuden titulazio berriak proposa ditzakete. "Testuinguru horretan, Madrileko Unibertsitate Europarrak gizartean dagoen behar bati erantzun nahian Dantzaren Zientziak Gradua jarri du abian".

Mikel Aristegiren iritziz "dantza, beste edozein arte bezala, unibertsitate maila onartua izan behar da, eta Espainian azkenean badago, ikasketa berri hauei esker". Ikasketa berriak alderdi teoriko sendoa izango dute, kudeaketa, administrazioa eta dantza lanen hedapenarekin lotutakoak. Gainera, eszenatokiaren alderdi teknikoaren ezagutza landuko da, eta baita dramaturgia eta koordinazio moduko alorrak ere.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.