Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Dantzaren bitakora 2010

Dokumentuaren akzioak

Dantzaren bitakora 2010

Txanda

Nacho Duato (Valentzia, 1957) koreografo ezagunak Espainiako Dantza Konpainia Nazionalaren (CND) zuzendaritza utzi du pasa den uztailaren 31an. Hogei urte egin ditu taldearen gidaritzan, eta dantza garaikidearen bikaintasunaren sinbolo bihurtu du epe horretan. Jose Carlos Martinez (Cartagena, 1969) Paris-eko Operako Baleteko izarra eta koreografoa, CNDko zuzendari izendatu dute abenduaren 1an, eta 2011ko irailean helduko dio ardura berriari.

Nacho-Duato.jpgJose-Carlos-Martinez.jpg


Unibertsaltasuna

UNESCOk "Gizateriaren materiarik gabeko kultura ondare" izendatu zuen flamenkoa azaroaren 15ean.

 

Zenbait izen nabarmen

Lucia Lakarrak (Zumaia, 1975) Gran Premio Dance Open saria jaso zuen San Petersburgon pasa den apirilean. Natalia Makarovaren eskutik jaso zuen saria. Irailean, "Hamarkadako dantzaria" izendatu zuten Mosku-ko Kremlin Jauregian.

Alicia Amatriain (Donostia, 1980) Dantzaren Nazioarteko Eguneko XIV. Jaialdiko izarrik txalotuena izan zen, Victoria Eugenia antzokian ospatu zen ekitaldian. 

Itziar Mendizabal (Hondarribia, 1981) Londres-eko Royal Ballet-eko lehen bakarlari bezala estreinatu zen urriaren 16an, “La valse” lanarekin.

Igor Yebrak (Bilbo, 1974) eromena eragin zuen abuztuaren 26an, Bilboko Aste Nagusian, "Zorba, grekoa" dantzatzerakoan Abandoibarrako zabalgunean, milaka lagun aurrean zituela. Eusko Jaurlaritzaren Kalitatea saria  jaso du "Bilboko ospetsu" izendapena jaso du. 

lucia-lakarra.jpgalicia-amatriain.jpgItziar Mendizabal portraitigor-yebra.jpg


Abian diren ibilbideak, saritutako ibilbideak

Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkartearen VIII. Dantzaren Saria Monica Zamora (Ordizia, 1974) eman zitzaion. Birmingham Royal Ballet-eko dantzari nagusia izandakoak ibilbide artistikoaren saria jaso zuen eta Dresdeko Operako Baletean bakarlari ari den Jon Vallejok (Donostia, 1985), errebelazio saria jaso zuen. Maiatzaren 1ean burutu zen ekitaldia. Azken orduko albistea da elkartearen lana Donostiako hiritarraren merituari ematen zaion dominarekin aitortua izan dela. 2011ko urtarrilaren 19an emango da domina.

Monica-Zamora-Jon-Vallejo.jpg

 

 

Etxera itzulera

 

Euskaldunak-eta-dantza.jpgAsociación Bilbao Ballet Elkarteak (ABBE), antolatzen duen Euskaldunak eta dantza jaialdiaren bosgarren ekitaldia ospatu zen luxuzko ikuskizunarekin: Lucia Lakarra-Marlon Dino (Munich-eko Operako Balleta), Oihane Herrero-Alexander Zaitsev (Stuttgart Ballet), Elvis Val-Adeline Pastor (Hannover-eko Operako Balleta/ Aalto Ballet Theater de Essen), Leyre Castresana-Dorian Acosta (Ballet de Víctor Ullate-Comunidad de Madrid), Isidro Zapatero-Natalia Garate (Aretoko dantzak), Verdini Dantza Taldea, Mar Hernández eta Ángel Juárez (Bilboko Hiria dantzari gazteen saria). Euskalduna Jauregian egin zen jaialdia maiatzaren 29an.

 

Lehiaketak

Espainiako geografia osoan barrena jokatu dira dantzari gazteentzako lehiaketak, besteak beste “Tiempo de Danza” II. Saria (Víctor Villegas auditorioa, Murtzia, ekainak 5), “Ciudad Ribarroja del Turia” el XIV. Nazioarteko Lehiaketa (Valentzia, ekainak 23-27) edo el Bilbo Hiria Dantzari Gazteen 5. Lehiaketa (A-1 gela, Euskalduna, Bilbo, abenduak 11). 

tiemp-de-danza.jpgconcursos.jpgbilbo-hiria.jpg

 

Ikuskizun handiak, konpainia hobeak

Krisiak gogor astindu du dantzaren sektorea 2010 urte honetan, eta hori antzeman ahal izan da image038.jpgkonpainia handien biretan eta bertan behera utzitako emanaldietan. Zenbait ikuskizun aipatze aldera: Monte-Carlo-ko Trocadero Ballets-en histrionismoa (Arriaga Antzokia, Bilbo, azaroak 17), "Petipa in memoriam" emanaldiarkin ospatutako mendeurrena Laura Hormigon eta Oskar Torradori esker (Campos Elíseos antzokia, Bilbo, apirilak 18), Boston Balletak Espainian eginiko bira (ekainean), Nederlands Dans Theater-e mende erdi distiratsua (Teatro Real, Madril, ekainak 22), Errusiar Balleten ohorezko ospakizunak Monte-Carlo BAlleten eskutik (Kursaal, Donostia, abuztuak 30), maisuari oroitzapena Béjart Ballet Lausanneri esker (Victoria Eugenia, Donostia, urriak 16-17). Eta azken aipamena, Eifman Ballet-ek “Eugene Onegin”-ekin egindako biratxoa (Euskalduna, urriak 27).

 

Elkartasuna

image040.jpgDantza lengoaia unibertsala da, eta zer adierazpen hoberik minusbaliotasun intelektualaren integrazioa arte eszenikoaren bidez baino. Verdini dantza taldea konpainia donostiarrak “Dantzaria naiz” lana estreinatu zuen  Victoria Eugenia antzokian, urriaren 2an.

Azken 365 egnotan agertutako albisteetako batzuk dira hauek, apunte pertsonal modura jasoak eta protagonista, batik bat, dantzari eta koreografo euskalduneta espainiarrak dituenak. Horiek guztiak komunikabideek jaso dituzte. Albiste onez eta dantza albistez betetako 2011 batengatik.

 

Eguberri on eta urte berri on!!!


Iratxe de Arantzibia

 

Dantza kazetaria eta kritikoa

 

 

Dokumentuaren akzioak

Inaki
2010/12/29 16:40

Egazkinaren kutxa beltza bezala egindako bilketa hau ezkertzekoa da

Baina bidea luzea da oraindik, eta non dago haizeorratza?

Iñaki

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.