Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Dantzaren bitakora 2008

Dokumentuaren akzioak

Dantzaren bitakora 2008

2008ko urtarrilak 3. Asociacion Bilbao Ballet Elkarteak (ABBE) antolatuta, Antonio Marquez-en "Antonio" ikuskizunaren mundu mailako estreinaldia Bilboko Euskalduna Jauregian. 20 minutuko txalo zaparrada. Hilabete beranduago errepikatu zen NHK japoniar telebistarako grabazioa egiteko.

iratxe-2008-01-verdini.jpg

2008ko urtarrilak 20. Hiritar Merituaren Domina Verdini Dantza Taldearentzat. Gutxituen integrazioa dantzaren bidez bultzaten du Isabel Verdinik zuzentzen duen Donostiako psikodantza konpainiak. Dominaren emate ekitaldi hunkigarria burutu zen Donostiako Udaletxeko areto nagusian.

 

 

iratxe-2008-03-Itziar-Mendizabal.jpg

2008ko Otsailak 9-10. Leipzig-eko Balleta, Itziar Mendizabal hondarribitarra (konpainiako bakarlaria) tarteko duela, ondoko egitaraua aurkeztu du Donostiako Victoria Eugenia Antzokian: "2 pianorentzat Sutea", "Pierrot Lunaire" eta "Beethoven Symphony nº 7".



iratxe-2008-04-Axeri-boda.jpg

2008ko otsailak 24. Juan Antonio Urbeltz-en "Axeri boda" ikuskizunaren estreinaldia Bilboko Arriaga Antzokian.




iratxe-2008-05-Aukeran.jpg2008ko martxoak 29. Aukeran 10 urte gala. Edu Muruamendiaraz-ek zuzendutako Aukeran konpaniak bere hamargarren urteurrena ospatzen du bere ikuskizunen bilduma batekin. Gainera, dantzari gonbidatu bezala parte hartu dute Iker Murillo pasaiarrak (Zurich-eko Balleteko bakarlaria) eta Ion Agirretxe donostiarrak (Corella Ballet-Castilla Leon-eko dantzaria) Victoria Eugenia Antzokian.

2008ko apirilak 25. Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkartearen VI. Dantza Sariak: Iker Murillo (Zurich-eko Ballet-eko bakarlaria) errebelazioa saria, Iratxe Beorlegi (Mexico-ko Konpainia Nazionaleko lehen bakarlaria) Ibilbide artistikoaren saria, eta Hilde Koch (Frankfurt Balleteko dantzari ohia eta errepetidorea) Dantzari  dedikazio saria. Donostiako Antzoki Zaharrean.

iratxe-2008-06-MentxuMedel.jpg2008ko apirilak 7. Mentxu Medel eta Gerardo Viana, Logroñoko Dantza Etxeko lagunak izendatuak. Egun berean, Donostiako Victoria Eugenia antzokian Dantzaren Nazioarteko Egunaren XII. jaialdia ospatu da: Jone San Martin (Frankfurt-eko Forsythe konpainiako bakarlaria), Iratxe Beorlegui (Mexico-ko Konpainia Nazionaleko lehen bakarlaria), Iratxe Ansa, (Nederlands Dans Theater) eta Jon Vallejo (Dresde-ko Operako dantzari bakarlaria), izar pokerra



iratxe-2008-07-Yebra.jpg2008ko maiatzak 3.  Igor Yebrak (Bordeleko Operako Ballet-eko izarra) Bordeleko Operako Balletarekin "Giselle" aurkeztu du Bilboko Arriaga antzokian. 




iratxe-2008-08-Euskaldunak.jpg2008ko ekainak 10. "Euskaldunak eta dantza" 3. jaialdia, ABBEk antolatuta: Alicia Amatriain (Stuttgart Ballet-eko dantzari nagusia), Asier Uriagereka (Montecarlo Balleten dantzari nagusia), Jon Ugarriza (nazioarteko bakarlaria), eta Jon Vallejo (Dresde-ko Operako dantzari bakarlaria) dira ikusgarriko protagonistak. Andoni Arestik zuzendu du ikuskizuna, eta Roberto Hernandez eta Beatriz Perez (2008an Aretko dantzetan espainiako txapeldunak), Aiara Iturrioz (Bilbo Hiria II. Sariketako irabazlea) eta Kukai taldea ere aritu dira. Bilboko Euskalduna Jauregiko entzutegia.



iratxe-2008-10_Lakarra.jpg2008ko ekainak 16.
Lucia Lakarrak (Munich-eko Operako Baleteko dantzari nagusia) "Bayerische Kammertänzerin" edo “Bavierako Ganbara Dantzaria " izendapena jaso du Thomas Goppel Kultura ministroaren eskutik.




iratxe-2008-09-zaragoza.jpg2008ko ekainak 24
. Dantza Unibertsalaren Espainiar Jaialdia Zaragozako Expon, Kongresuen Jauregian: espainiar dantzari sorta bere dohainak erakusten, besteak beste, Igor Yebra
(Bordeleko Operako Ballet-eko izarra), Laura Hormigon, Oscar Torrado (nazioarteko lehen dantzariak), Goyo Montero (Nuremberg-eko Balleteko zuzendaria).




iratxe-2008-11-foro-danza.jpg2008ko uztailak 4-6.
Dantzaren estatuko I. Foroa, Tenerifeko Entzutegia. Espainiako dantzaren alor desberdinetako ordezkarien bilera, gai desberdinak aztertzeko, alor honen errotze eta garapena hobetzeko.



iratxe-2008-13-dferia.jpg2008ko uztailak 19
. Dantzari buruzko mahai-ingurua, DFeria, Victoria Eugeniako Club gelan. Hizlariak: Jone San Martin (Forsythe Company, Frankfurt), Urtzi Aranburu (NDTko dantzari ohia eta errepetidorea), Iker Murillo (Zurich-eko Balleta), Itziar Mendizabala (Leipzig-eko Operako Balleta), eta Natalia Monge (dantzaria eta koreografoa). DFeria egunetan, Antzoki zaharrean "Stars. Kanpoan dauden dantza izarrak" erakusketa. Iker Murillo eta Itziar Mendizabalek jakinarazi dute beren konpainietan Dantzari Nagusi izendatu dituztela.


iratxe-2008-12-kukai.jpg2008ko uztailak 11
. Kukaik "Hnuy illa..." aurkeztu du Donostiako Antzoki Zaharrean.





iratxe-2008-14-lakarra-duke.jpg2008ko uztailak 26. Lehen aldiz, Donostiako jazz jaialdiak, Jazzaldiak, dantza ikuskizun bat aurkezten du: "Duke Ellington", Lucia Lakarra (Munich-eko Operako Dantzari Nagusia) izar nagusi duela eta Asami Maki Tokioko balletarekin.




iratxe-2008-15_diaz-de-garaio.jpg

2008ko abuztuak 4. Juan Cruz Diaz de Garaio dantzari eta koreografo legazpiarrak Musika Hamabostaldiaren 69. ekitaldia inauguratu du "Saraste gutizia" piezarekin, Ara Malikian biolinjole histrionikoaren partaidetzaz musika atalean.



iratxe-2008-17_agirretxe.jpg2008ko irailak 4-10
. Ezinezkoa zirudien baina Angel Corellaren magiak (American Ballet Theatreko dantzari nagusia eta bere konpainiaren zuzendaria) errealitate bihurtu zuen. Madrileko Erret Antzokiak Corella Ballet-Castilla Leon konpainiaren aproba gogorra hartu zuen "Bayadere" lanarekin. Angel Corellaz gain, ABTko Gillian Murphy eta Paloma Herrera izarrak distira egin zuten. Dantza taldean Ion Agirretxe donostiarrak profesionalki estreinatu zen.


iratxe-2008-18_GeneYurre.jpg2008ko urriak 15.
Gene Yurre hil da, Kresala Dantza Taldearen sortzailea. 2008an dantzaren mundutik joan zaizkigun beste hainbatekin bat egiten du: Natalia Bessmertnova (Bolshoi Antzokiko lehen dantzaria), Pilar Lopez (Flamenko eta espainiar dantzaren irakaslea), Delfín Colome (Diplomatikoa eta dantzaren pentsalari eskarmentuduna), Mariemma eta Alberto Lorca (espainiar dantzaren bi izen handi), Mario Maya (dantzari, konpositore eta koreogroa), Rosella Hightower (dantzaria eta irakaslea) eta Clive Barnes (dantza kritikaren dekanoa).

 

2008ko urriak 18-20. Eifman Ballet Theatre-ren bira. Donostian (Victoria Eugenia Antzokian) eta Bilbon (Euskalduna Jauregian, ABBEren ekimenez) eskainitako emanaldiak arrakastaz borobiltzen dira.

iratxe-2008-16_bayadere.jpg2008ko azaroak 16. Dantzari gazteen Bilbo Hiria III. Lehiaketa, ABBEk sustatuta. Saritutakoak Yasmina Sancayo (1. saria), Aaron Sanz (2. saria) eta Elena Suarez (3. saria). Hirurak Madrileko kontserbatorio eta eskoletakoak dira.

2008ko azaroak 19-20.

Montekarloko Balletak berriz ere Donostian, Kursaal-eko entzutegian "Ametsa" aurkeztu dute Jean Christophe Maillot-en koreografiarekin. Asier Uriagereka mungiarrak (Montekarloko Balleten dantzari nagusia) Demetrio-ren papera egindu, eta Asier Eraso donostiarrak, konpainiara sartu berri eta bere hirian dantza egiteko gogotan geratzen da.

2008ko abenduak 9.

Espainiako Dantza Sari Nazionalak ezagutzera eman dira. Juan Carlos Santamaria donostiarrak sorkuntza alorreko saria eskuratu du.


Horiek dira 365 egunetan barrena gertatu diren dantza albisteetako batzuk, bitakora pertsonal moduan jasota. Protagonistak nagusiki euskal eta espainiar dantzari batzuk dira, atzerrian arrakastaz dihardutenak. Horiek guztiak komunikabideetan jaso dituzte. Albiste on eta dantzaz betetako urte berria izan dezagula.

 

EGUBERRI ON ETA URTE BERRI ON!!!

 

Iratxe de Arantzibia

Kazetaria eta dantza kritikaria

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.