Hemen zaude: Hasiera Albisteak dantzan.com itxi beharrean gaude

Dokumentuaren akzioak

dantzan.com itxi beharrean gaude

2011/12/30 18:05
Diru-laguntzen beherakada eta bestelako diru-iturrien urritzearen ondorioz, dantzan.com itxi beharrean aurkitu gara, ezin baitugu orain hamar urte abiatu genuen gune hau ekonomikoki mantentzen jarraitu. Ez dugu amore eman nahi, eta saiatuko gara finantzabidea eskuratzen lehenbaitlehen berriz martxan egoteko, baina bitartean, eta urtarrilaren 1etik aurrera webgunea ezingo dugu elikatzen jarraitu.

2011 urte beltza izan da ekonomia alorrean jarduera gehienentzat, eta dantzan.com-engan ere izan du eragina. Diru-laguntzen beherakadarekin batera dantzan.com elkarteak martxan zituen beste zenbait jardueraren diru-sarrerak nabarmen jaitsi dira, eta egoera larrian geratu gara. 2012rako aurreikuspenak oraindik okerragoak dira, eta egoera honetan ezinezkoa gertatzen zaigu dantzan.com elikatzen duen lantaldea mantentzea. Abenduaren 31an bulegoa itxiko dugu, eta dantzari buruzko informazioa bildu eta ezagutzera emateari utziko diogu. Ez dugu agur definitiboki esan nahi, ahalegin guztiak egingo baititugu finantzazioa lortu eta berriz ere, ahalik eta azkarren martxan jartzeko. Egoera ez da ona, baina saiatuko gara.

Bitartean, hamar urteotako ibilbidean bidaide eta lagun izan zaituztegun guztioi eskerrak eman nahi dizkizuegu.  Ez dugu uste dantzan.com komunikabide bat bakarrik izan denik, pentsatzen dugu komunitate bat ere badela, eta informazioa, dokumentuak, iritziak, esker onak, zuzenketak, zorionak, errietak, albisteak, bideoak edo argazkiak konpartitzen eta horien berri izaten parte hartu duzuen guztiok osatzen duzue dantzaren komunitate birtual hau. MIla esker guztioi eta webgunea geldi geratuko bada ere, pentsatzen dugu komunitatea ez dela desagertu, garrantzitsuena, dantzan egiten jarraituko dugulako.

Ea laster batean berriz ere dantza kontuekin gatozen elkargune birtual honetara. Bitartean, segi dantzan!

aitor
2011/12/31 12:30

Dantzaren munduko erreferenteetako bat izanda erraza egingo zaizue zuen ezagutzak eta dantzak sortzen duen bizitzeko modua dantzari zein dantzazaleen artean zabaltzea.

Zorionak hamar urte hauetan egindako lan izugarriarengatik. Sekulako iritzi eta azalpenezko artikulu sakonak egin dituzue. Zorionak berriz ere egunero honetan aritu zareten horiei eta zuekin horrenbestetan aritu diren horiei ere.

Laster berriz elkar ikusiko garelakoan.

Laster arte!

Irune
2011/12/31 04:21

Mila esker hamar urteotan egindako lanarengatik eta zorionak dantzaren munduan erreferente izatea lortu duzuelako. Tristuraz baina laster berriz ere sarean izanen zaretenaren esperantzan,

adiorik ez!

mikelue
2012/01/02 15:44

Urte Barri Barri, dekonak ez dekonai, Dantza.comek ez deko eta berari, ezpabere txarribelarri!!!!!!!!!!. Belarrimotza bat baino gehiagori txarribelarri jarri beharko genukez. Aurrera, azkenien lortuku eta!!!!!

 

2011/12/31 20:42

Errepikatzearen errepikatzeaz barneratu dugu dantza dela insitituzioneendako kultura arloetarik ahulena, eta horietan ahulena dantza tradizionala. Alta, hori horrela dela sinisturik ere, ezin amorrazioari eutsi, gertatu dena ikusita.

Batzuei herri eraikuntzarekin betetzen zaie ahoa, eta zer da ba dantzan.com, benetako herri eraikuntza ez bada? Entzunen al gaituzte?

Dantzan egin eta libertitu nahi bai, baina dantza ezagutu, deskubritu, gozatu, ikusi, entzun eta irakurri nahi dugu, eta horretarako ezinbesteko tresna dugu dantzan.com. 10 urte hauetan aunitz ikasi dugu dantzaz, eta asko, asko, asko (baina asko) dantzan.com-i esker izan da. dantzarion komunitate hau kanpotik eta barrutik ezagutzeko zori ona izan dut eta zerbait nirea (une batez) itzali balitza sentitu dut (nirea ere badelako, ze kontxo!).

Baina ez nuke ahunka hasi nahi. Beti aitzinera phika!!! Zabal dezagun dantzazaleon egungo mala-letxea! Sare sozialetan (twitter-en esaterako #dantzanbizirik etiketarekin) eta batez ere hemen .

Sarri gara berriz ere dantzan(.com)!!!!

user
2012/01/10 21:10

Euskadi Irratiko amarauna saioan ere elkarrizketatu gintuzten dantzan.com-en itxierari buruz, hona hemen audioa:

user
2012/01/16 12:13

Nerea Azurmendik elkarrizketa egin dio El Diario Vasco egunkarian Oier Araolazari, dantzan.com-en itxiera eta egoeraren inguruan:

user
2012/01/10 13:37

Jasotako animo eta elkartasun mezu guztiekin lotsatuta, mila mila esker denori zuen babesagatik. Jakinarazpenean esan bezala, ez dugu amore eman, eta saiatuko gara berriz lehen bait lehen martxan jartzen. Gauzak zail daude, baina saiatuko gara, eta zuen guztion babesa indar handia da aurrera jarraitzeko. Bitartean, bizi dantzan!!!

Iñigo
2011/12/31 12:56

Urtea albiste tristearekin utziko dugu dantzazaleok. Mila esker hamarkada luze honetan eskeinitako informazio eta ekarpen oparoagatik eta eginiko lan ederragatik.

Garai latzak, garai zailak datozkigu baina dantzan.com beti izango dugu hor iparra non dagoen erakusteko.

Aurrera ta segi dantzan!

Jakes Larre - EKE
2011/12/31 17:40

Ipar Euskal Herriko kultur eragileentzat, www.eke.org ataria eguneratzen dugunontzat besteak beste, dantzan.com ezinbesteko baliabide iturri bat bilakatu da urtez urtez dantzari dagokionez. Espero dugu laster martxan jartzen ahalko duzuela berriz ere egitasmo eder hori.

Ikertb
2011/12/30 20:46

Esker mila urte hauetan emandako zerbitzuarengatik. Ea laster dantzan.com irakurtzen jarraitzeko parada dugun.

Zorionak!!

Jon.
2011/12/31 11:47

Gaur jakin dut albistea, oporretan, eta egia esan egundoko pena eman dit itxieraren berri jakiteak. Espero dut, hala ere, egin duzuena ikusita, gehiago egiteko kapazak zaretela erakutsi duzuelako, aurrerago ere horretarako bidea aurkitzea. Horregatik, Beasaingo ezpata-dantzari ohi batengandik, nire animo guztiak bidali nahi dizkizuet.

2011/12/31 00:28

Altxor ederra dantzan.com eta aparta zuon ekarpena! Eutsi goiari, egindakoaren zalantzagabeko balioa agerian dago eta. Eskerrik asko eta beti aurrera!

2011/12/31 20:51

Iruñeko txoko hontatik asko zor diogu dantzan.com-i. Aitzinera begira, nahi eta behar duzuen edozertan laguntzeko gogoz!

2011/12/31 19:51

Hemen gaituzue edozertarako. Besarkada bat eta aurrera!

Aikotarrak

Orkatz
2012/01/06 14:13

Pena dela esatea gutxi esatea da. Krisiaren ondorioa dela esatea aitzakia da.

Herri honetan, gezurra badirudi ere, kulturan ez da inbertitzen: gastatu egiten da. Eta horrela pentsatzen jarraitzen dugun bitartean pentsatzeari uko eginez bukatuko dugu.

Eskerrik asko dantzan.com eta bertan lanean fin aritu zareten guztioi.

Josu O.
2011/12/30 21:20

Lan izugarria urte hauetan egin duzuena. Lan ederra, lan eskerga. Artazi denboratan beti kultura galtzaile, eta tradizionala bada gehiago.

Seguru lortuko duzuela!! Animo!!

Ezertan laguntzerik balego...

 

bea elgeta
2012/01/03 12:55

Bihotza negarrez daukat. Dantzan Ikasten ari garenontxako ere, utsune handia geratuko zaigu. Laster arte!!!!!!!!!!!!!!!!

Karlos I. (Iruñeko Ortzadar )
2011/12/31 20:30

Benetan albiste penagarria. Egun Euskal Herri osoko dantzariak batzen dituen ekimen bakarrenetakoa ezabatuz zerbait handia galtzen dugu. Krisia izango da aitzakia, baina nahi dutenerako sosa badago. Dantzariok eta dantza taldeok ginena segitzen gara izaten, baina bestalako kontzientzia, autokontzientzia, sortu digu Dantzan.comek. Penagarria da holako erronka bat aurrera ateratzea eta erabaki politiko batekin ezabatzea. Are penagarriago seguruenik dantza taldeok erakutsiko dugun erantzun ahalmen eskasa. Eskerrik asko Oier eta laguntzaileak horren zerbitzu eta foro ona sortzeagatik.

Joseba Etxarri
2011/12/31 13:50

Benetan berri txarra. Sentitzen dugu benetan, eta ulertzen dugu geu ere segitzeko borroka horretan baikabiltza panorama beltza eta 2012rako zenbakiak oraingoz erabat ilun datozenez. Oier eta konpainia, besarkada bero bat eta ea buelta ematerik badagoen. Pena da hain lan ederra bertan behera utzi behar izana, norbaitek ikusi beharko luke.

2012/01/01 20:29

Mila esker egindako lanarengatik eta ea azkar berriz ere martxan ikusteko aukera dugun! Zorte on!

user
2012/01/10 20:20

Dantzazaleok hemen eta <dantzan> posta zerrendan utzi dituzuen mezuez gain, hainbat blog eta komunikabidek ere aipatu dute dantzan.com-en itxieraren berria. Hona horien bilduma:

Horiez gain, hainbat aipamen eta animo mezu izan dira sare sozialetan (twitter eta facebook-en) eta hainbat email, eta telefono dei jaso ditugu elkartasuna, laguntasuna, pena eta babesa adierazten. Mila esker den-denori.

 

Aitor
2011/12/31 21:29

Hain urrrutitik edozertarako.

Aurrera!!!

2012/01/05 20:36

Twitter-en, Facebook-en... eta orain ere hemen #dantzanbizirik nahi dugula lau haizetara zabaltzen ahalegindu naiz neu ere. Hondar ale galdu bat izango da nire ahotsa, basamortu erdiko hondar ale bat, baina, ni, gu bezalako hondar aleak elkartuta osatzen da basamortua eta osatzen da dantzan.com. Ni ere dantzan.com basamortu, ozeano, baso... bihurtzeko prest nago; nahi duzuenerako, badakizue non dagoen hondar ale, ur tanta edo zuhaixka hau. Animo!

2011/12/31 23:05

Bat gehiago zuekin, eta mila esker, bihotzez. Animo.

Aurtzaka dantza taldea
2012/01/03 18:03

Guk ere behar zaituztegu. Ez etsi, eta ez zalantzarik izan laguntza eskatzeko.

Xabier Etxabe
2012/01/13 00:42

Nik ere bat egiten dut aurreko guztien pena horrekin, eta eskertu nahi diot dantzan.com elkarteari eta bertan aritu diren guztiei informazioa jasotzeko eta artikuluak idazteko  eskaini didaten arretagatik. Badaukat esperantza, dena den, azken agurra ez izatekoa. Eutsi goiari!

 

 

Kaitxu.P
2011/12/31 19:18

 

  Eskerrik egin/egiten/egingo duzuen lanagatik. Dantzan.com egunero irakurtzen dudan lehenengo web-a da. Laguntzeko zeozer egin ahal badegu, eskatu. Animo !!

 

Oier SM
2012/01/11 14:54

Mila esker gaur arte egindako lanagatik. 

Dirudienez, gaur egungo lehentasuna banketxeak salbatzean dago eta dantzan.com-en laguntzak ere horretara bideratu dira, beste askoren artean. 

Gaur arte pilatutako informazioa eta , batez ere, arlo konkretu bati buruzko web eredu bikaina daukagu zuen lanari esker. 

Oraingoa eten bat besterik ez izatea nahiko genuke. Animo.-

2011/12/31 16:56

Jakin badakigu zuek egin duzuen lana, eta dantzan .com ez egoteak ekarri dezakena. Besarkada bat hor zaudeten guzientzat eta behar denerako hor gaituzue.

 

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz edo zure Twitter edo Facebook kontua erabiliz.

Erlazionatutako elementuak
Bizi dantzan!