Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Dantzan bizi, bizi gara dantzan.com!

Dokumentuaren akzioak

Dantzan bizi, bizi gara dantzan.com!

2012/10/01 12:55

Babes zabala

Itxi eta berehala, dantzan.com-en aldeko babes taldea antolatu zen eta zenbait ekimen jarri zituen abian. Sinadura kanpaina antolatu eta mila eta seiehun atxikimendu jaso dira. Commando Dantzan izeneko dantza-bideo kolektiboa antolatu zen eta hemen dator horren emaitza. Proiektuari sostengu ekonomikoa emateko asmoz zenbait ekimen aztertzen ari dira eta datozten asteotan izango dugu horien berri.

Erakundeen ahalegina

Krisi ekonomiko larriaren testuinguruan gertatu da dantzan.com-ek bere jarduerak eten beharra, eta erakunde publikoetan alor guztietan antzematen ari dira murrizketak. Kezkaz eta interesez jarraitu dituzte erakunde publikoetako ordezkariek dantzan.com-en premien xehetasunak eta ahalegina egin dute beren aurrekontuetan aintzat hartzen.

Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Bizkaiko Foru Aldundiaren babesa eta diru-laguntza izan du dantzan.com-ek berriz ere dantzan hasi ahal izateko. Martxan jarri ahal izateko adina bildu dugu, baina ez luzaroan segitzeko. Horregatik, denon artean indar egiten eta bultzatzen jarraitzera gonbidatu nahi zaituztegu, adibidez, dantzan.com-en parte hartuz eta zuen ekarpenak eginez.

Dantzan.com komunitatea

Webgunea biziberrituta dator, eta besteak beste, erabiltzaileon parte hartzera gehiago irekita. Dantzan.com-en ekarpenak egitera gonbidatu nahi zaituztegu, eta horretarako dantzan.com-en komunitatean sartu. Izen-ematea oso erraza da, eta behin sartuta erantzunak, agendarako hitzorduak, albisteak, bideo proposamenak, eta abar egin ahal izango dituzue.

Ongi etorri berriz denori!

Erlazionatutako elementuak
Commando Dantzan: Dantzan Bizi

Dokumentuaren akzioak

2012/10/01 11:46
Zorionak!!! Eta ia orain denon artean hau epe luzerako proiektu egiten dugun!
2012/10/01 12:16
Urte askotarako !!! eta kontatu gurekin.
2012/10/01 12:29
Zorionak!! Denen artean jarraituko dugu aurrera honekin!
628357353
2012/10/01 12:30
Zorionak!Eta jarraitu dantzan denbora luzez!
2012/10/01 20:49
ZORIONAK, EA ORAINGOAN BIZITZA LUZEA DUEN DANTZAN.COM-EK. Eskerrik asko ematen diguzuen guztiagatik. Biba zuek.
2012/10/02 09:35
Aurrera!!!

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.