Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak "Dantzak ez ditugu batere aldatu jendearen itoxintxa eta txaloengatik"

Dokumentuaren akzioak

"Dantzak ez ditugu batere aldatu jendearen itoxintxa eta txaloengatik"

2009/03/17 11:38

1973. urtea zen eta Donostiako Goizaldi dantza taldea bere 25. urteurrena ospatzen ari zen. Izan ere, taldea 1948. urtean sortu zuen Kandido Pujanak. Urteurrena tarteko, elkarrizketa egin zioten Zeruko Argia aldizkarian garai hartan Goizaldiko lehendakari zen Joxe Inaxio Montes-i. Gipuzkoako Goierriko dantzak haiek ikasi bezala transmititzeari emanak ziren buru belarri:

"Gipuzkoako Goierriko dantzak, ahoz aho iraun duten dantzak gordetzea izan da gure lana. Puxana aita-semeengandik jaso genituen hogeiren bat euskal dantza lantzea, alegia. Hauek, berriz, Olanorengandik jaso zituzten. Eta honek Itzuetarengandik. Herciarengandik jaso ditugun bezala gorde ditugu. Ez ditugu bat ere aldatu jendearen itoxintxa eta txaloengatik. Dantza hoiek beren jatortasonean eta xalotasunean gordetzen eta egiten saiatu gara. (...) Ondasun hau dena herriarena da eta herriari bihurtu behar zaio.

Dantza taldeak borborka zeuden 70. hamarkada hartan. Batzuk sormen lanetara emanak eta beste batzuk, Goizaldi kasu, tokian tokiko dantzak ikertu eta berreskuratzen. Garai hartako dantzari gazteek estimatzen omen zuten, Montes-en esanetan, dantzen jatortasuna mantentzeko ardura:

"Gero eta gehiago sartzen ari da herrian euskal dantza herrikoien kultura altxorra. Batez ere gazteriaren bihotzean ari da sartzen. Hemen dago etorkizunaren itsaropena. Dantza hauek diren bezala ikasteko irrika haundia dago".

Dantza tradizionalak bere horretan emateko helburua izanik ere, sormen lana ez zuen arbuiatzen Joxe Inaxio Montes-ek. Hala ere, sormen horrek, taxuzkoa izanen bazen, oinarri sendoa behar zuela-eta dokumentazio zentro baten beharra aldarrikatzen zuen:

"Zoragarria da euskal "Ballet"a, baina guztiaren ondorio izan behar du. Oraindik larrugorri gaude. Oraindik ez dugu bildu herrian bizirik dagoen foklorea. Musikologiarentzat eta dantza herrikoientzat etxe bat behar genuke. Hor gordeko lirake filmak, liburuak, agiriak eta beste edozer gauza gai hontaz. Hortze ikasi ahal izango genuke, hortxe euskal arnasean murgildu. Betoz orduan "Balllet"ak. Oinarri sendo horrekin bakarrik egingo dugu berria zertait taxuzkoa".

Elkarrizketa hau ere Espainiako prentsa historikoaren liburutegi digitalean agertu zaigu.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.