Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Dantza ikastaroak Euskadi-Akitania egitasmoaren barruan

Dokumentuaren akzioak

Dantza ikastaroak Euskadi-Akitania egitasmoaren barruan

Ondoren, urtarrilaren 10ean eta 11n, Alurr Dantza Taldeko 70 gazte Bidarraiko aterpetxean (Nafarroa Beherea) izan ziren, Iparraldeko Dantzarien Biltzarrak gonbidatuta. Hango bi dantza ikasi zituzten, gero Ibarran lantzeko, eta Dantzarien Egunean erakusteko 2009ko maiatzean, Ibarran bertan. 

Alurr Dantza Taldeko 9, 10 eta 12 urteko gazteak aritu ziren Bidarrain: Altzo, Berrobi, Berastegi, Anoeta, Tolosa eta Ibarrakoak diren gazteak. Hango dantzak eta dantzariak ezagutu zituzten, eta azpimarragarria da Alurr eta hango dantzarien artean egon zen elkarlana eta elkar bizitza. Ekimena oso positiboa izan zen, egindako lana oso intentsoa, eta konturatu gara dantzak eta kulturak zenbat elkartzen duen jendea. Aurrerantzean, elkarlan proiektu gehiago egongo dira.

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.