Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Gorteko dantzen ikastaroa Lizarran

Dokumentuaren akzioak

Gorteko dantzen ikastaroa Lizarran

2015/09/02 10:20
Gorteko dantzen ikastaroa Lizarran

Thoinot Arbeauren Orchesographie laneko irudia

Gaur bertan hasi eta irailaren 4a bitartean Berpizkundeko gorteetako dantzak ikasteko aukera izango da Lizarran. Peio Otano dantzari, koreografo eta musikariaren zuzendaritzapean garai bateko koreografietara hurbiltzeko aukera izango da Fray Diego kulturgunean arratsaldeko 17:30etatik 19:30etara bitartean. Frantziako Errenazimenduko koreografietan barneratu eta honen plastika eta estetika ezagutuko da ikastaro honetan.

Gorteiatzeak eta erronda gortesauak izena hartzen duen ikastaroa Thoinot Arbeauk 1589an egindako Orchesographie dantza gidaliburuan batzen diren dantza ereduetan oinarrituko da; branlean, allemandan, pavanan eta gallardan kasu. Nafarroako Gobernuak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak antolatzen du eta Lizarrako antzinako Musikaren 46. astearen baitan kokatzen den ekintza da. 

Gorteko dantzen ikastaroa:

  • Non: Fray Diego kulturgunea, Lizarra.
  • Noiz: Irailaren 2an, 3an eta 4ean.
  • Irakaslea: Peio Otano.

Informazioa eta izen ematea: Gorteetako dantzen ikastaroa (culturanavarra)

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.