Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Dantza Hirian hirugarren jaialdia aparteko emaitzekin itxi da

Dokumentuaren akzioak

Dantza Hirian hirugarren jaialdia aparteko emaitzekin itxi da

2008/10/24 11:18

11 konpainiak -horietatik lau bertakoak- eta 40 artistak (aurreko urtean baino %60 gehiago) hartu zuten parte, eta 11 dantza-ikuskizun eskaini zituzten. Horien artean ERTZA konpainia gipuzkoarraren “Bihar jaio nintzen” lana nabarmendu behar da, Aterpean programatik sortua. Asier Zabaleta arduratu da koreografiaz, eta musika Borja Ramosek jarri du. Hurrengo jaialdietan, hiri-espazioetako dantza garaikidearen sorrerari lagunduko dio mugaz haraindiko programa berri horrek, eta dantzaren inguruko ikerketa eta zabalkundea sustatuko du, Akitania eta Euskadiko profesionalen arteko trukeak bultzatuz.

6 orduz erabat doan eskainitako ikuskizunek Eurohiriko lau hiritako espazioak itxuraldatu zituzten. Eurohiria Donostiatik Baionaraino zabaltzen da eta 600.000 biztanle hartzen ditu bere baitan. Donostiak, Irunek, Hendaiak eta Baionak hartu zuten mugaz bestaldeko ekimen hori, indarrak batuz proiektu komun bat sortzeko.  Aurten, 23 erakundek egin dute bat Dantza Hirian proiektuarekin, iaz baino %53 gehiago.

Jendearen harrerak ere aurreikuspen guztiak gainditu ditu. 6.800 lagun inguru etorri ziren jaialdiko ikuskizunez gozatzera, aurreko urtean baino %13 gehiago. Haur-kopuruak ere %29 egin du gora: Hendaian antolatutako bi saioetara 650 ikasle joan ziren. Saioen helburua Eurohiriko ikastetxeekiko harremana indartzea zen. Ekimena dantza garaikidearekiko sentsibilizazioa handitzeko antolatutako ekintzen barruan kokatzen da. 

Aurreko jaialdietan bezala, DDH bideo-zikloa (Dantzatzen Duten Hiriak) antolatu zen Donostiako FNACen eta Baionako Udal Liburutegian. Ziklo horretan, hiri-paisaietan ikuskizunak antolatzen dituzten eta DDH Nazioarteko Sareko kide diren hainbat jaialdi independente eman ziren ezagutzera. Sarea Europa eta Latinoamerikako 32 jaialdik osatzen dute, eta Dantza Hirian ere sare horretako partaide da.

Laburbilduz, emaitzak oso onak izan dira, eta gainera, jaialdiak “Kulturen Arteko Elkarrizketaren Europako Urtea” (KAEEU) labela jaso du. Antolatzaileen arabera, aitorpen horrek «jaialdiaren inplikazio aktiboa» erakusten du KAEEUren helburuekiko: «kultura-aniztasuna sustatzea, beste kulturekiko errespetua eta ulermena handituz, kohesio sozialerako faktoreak diren aldetik».

 

Dantza Hirian 2008 Baiona 1

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.