Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Dantza garaikide ikastaroa Santurtzin

Dokumentuaren akzioak

Dantza garaikide ikastaroa Santurtzin

2008/12/17 00:00

Ikastaroan zera landuko dute: grabitatearen erabilera eta artikulazioen isolamendua. Saioa beroketa jarrai batekin hasiko da, gorputzaren kolokazioa eta pisuaz jabetu dadin dantzaria. Artikulazioak esnatzeko ere balioko du horrek. Ondoren grabitatean eta espiraletan oinarritutako ariketak egitea da asmoa eta azkenik, landutako ideia guztiak bilduko dituen koreografia osatzea.

Ikastaroa Judit Ruiz, WArd/waRD dantza konpainiako dantzariak emanen du. Matteo Moles koreografo belgiarrarekin ere egin du lan eta Amberesko dantza garaikideko kontserbatorian gonbidatutako irakaslea da.

  • Ikastaroa Santurtziko Aikoa dantza estudioaren egoitzan izanen da (Murrieta etorbidea 22, 5. tarteko solairua).
  • Ordutegia: Asteazkenetan 10:30etatik 12:00etara eta Ostiraletan 14:30etatik 16:00retara (Abenduaren 10ean hasita).
  • Matrikula 5 eurokoa da.
  • Interesa duenak 686 135 248 telefonora deituta ematen ahal du izena.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.