Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Dantza Coliseoan: Dantzaz: Kameleoia

Dokumentuaren akzioak

Dantza Coliseoan: Dantzaz: Kameleoia

Dantza Coliseoan: Dantzaz: Kameleoia

Argazkia: Jose Usoz

2014ko abenduaren 5ean, 20:30etan, Eibarko Coliseo Antzokian. Sarrera 8€

Dantzaz gozatzeko beste aukera paregabea Eibarren izango duguna. Datorren ostiral honetan Coliseo Antzokian, Dantzaz konpainiako dantzariak eskutartean darabiltzaten ikuskizunetariko batekin datozkigu, Kameleoia. Urte t'erdi joan da ikuskizuna estreinatu zutenetik eta beraz izan du ikuzkizunak behar den bezala heltzeko biderik. Lanak konpainiaren heldutasuna eta arte-bikaintasuna adierazten dizkigu.

Nortasun ugarikoak dirudite Kameleoia-ko interpretariak. Bost dantzari ikusten ditugu, beren aulkien inguruan biraka, al tzari xume horiek beren gorputzen luzatzea bilakatu balira bezala. Espresioaz aldatzeko edo emozio batetik kontrako beste batera pasatzeko abiadura ezagutzeko nahiak bultzatuta, Emakume manierismoa ikertzen du Kameleoiak.

Itzik Galilik eskaintzen duena da... edertasun, sentimentaltasun eta botere ikaragarriak... Things I told nobody lanak iruditeria eta argi-diseinu erabat txundigarriak eskaintzen ditu eszenan, ikuslea hasieratik bukaeraraino atzipetzen duten dinamismoa eta indarra... Ironia, umorea, sarkasmoa eta, bereziki, Itzik Galiliren ezaugarri den perspektibaren izaera ironikoa. Guzti hori, maisuaren ukitua agerian uzten duen kontzeptu eder baten baitan. Sinesgaitza den zerbait lortzen du Itzik Galilik.

Iraupena:

  • Things I Told Nobody 20 min.
  • Chameleon 10 min.
  • Few Brief Sequences 30 min.

 

 Txartelak salgai hemen: https://ticket.kutxabank.es/janto/main.php?idProvincia=20


dantzaz-kameleoia
Dantzaz, Kameleoia. Few Brief Sequences 3. Argazkia: Jose Usoz

Dantzaz: Kameleoia

Koreografía: Itzik Galili eta Jacek Przybylowicz

 Zuzendari artistikoa: Adriana Pous Ojeda

Dantzariak:

  • Jone Amezaga
  • Carmen Derré
  • Garazi Etxaburu
  • Valerio Di Giovanni
  • Axier Iriarte
  • Sune Leander Klausen
  • Richard De Leyos
  • Agustín Martínez
  • Nora Paneva
  • Paula Parra
  • Josu Santamaría
  • Rafke Van Houplines

 

Teknika: Eragin Stac

Jantzi arduraduna: Estitxu Urtizberea, Maddalen Aduriz (AEG)

Zuzendari Nagusia: Fernando Sáenz de Ugarte

Produkzio Arduraduna: Sofía Alforja

Zuzendari teknikoa: Alberto Arizaga (Eragin Stac) 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.