Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Leinua dantza taldea Italian

Dokumentuaren akzioak

Leinua dantza taldea Italian

2015/05/21 09:35

Hiriburuko Leinua dantza-taldeko dantzari eta musikariek Italiako La Borgata che danza jaialdian parte hartuko dute egunotan Oiartzungo Soinuenea Herri musikaren Txokoak eta Hernaniko musika eskolako taldeak lagunduta. Maiatzaren 25a bitartean Riminiko probintziako Bellaria-Igea Marina herrian izango dira jaialdiko gonbidatu bezala.

amelie_souletines.jpg
Leinua Dantza Taldea

Kultur-truke baten baitan ematen den bidaia da honakoa. Iaz Igea-Marinako L’uva grisa elkarteko kideak izan ziren Euskal Herrian eta asteburu honetan bueltatzen diete bisita Leinuako dantzari eta Soinueneako zein Hernaniko musika eskolako musikariek. Jaialdiaren 23. edizioa da aurtengoa eta Euskal Herriko ondare kulturala omendu nahi dute antolatzaileek, hemengo musika eta dantzak beraien herrira hurbilduaz.

1993tik egiten den jaialdia da La Borgata che danza eta herri musika forma zaharren inguruan antolatzen da, zehazki, idatzirik gabe, ahozko komunikazioaren bitartez iritsitako soinuen inguruan. Jaialdiak gaur egungo testuinguruan doinuok duten esanahia azaleraztea du helburu, Italiako errealitatea Europako beste herri batzuen errealitatearekin alderatuz. Euskal Herriko taldeez gain Emilia, Romagna, Marche eta Puglia italiar eskualdeetako musikari, dantzari zein abeslariak izango dira La Borgata che danza jaialdian.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.