Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Bizkai elkartearen urteroko XXXIX. dantza ikastaroa

Dokumentuaren akzioak

Bizkai elkartearen urteroko XXXIX. dantza ikastaroa

Euskal dantza tradizionalak ikasi nahi badituzu, eta horrela gure plazetan dantza egin, BIZKAI euskal folklor elkartearekin aukera duzu orain. Datorren urriaren 17an gure XXXIX. ikastaroari hasera emango diogu eta 2017ko maiatzaren 10ean bukatuko da.

BIZKAI euskal folklor elkarteak 1976an sortu zuen Euskal Dantza Tradizionaleko lehen Eskola. Guk dantza, Euskal Herriko Dantza-maisurik onenegandik jaso genuen bezala irakatsiko dizugu. 

Guretzako ez da garrantsitsuena klaseetan ondo pasatzea, gure dantza tradizionalak zuzen eta ondo dantza ditzazun lortzea baizik. Urratsez gain, dantza bakoitzak eskatzen duen estiloa lor dezazun saiatuko gara, eta dantza horien xehetasunak azalduko zaizkizu, euskal dantza tradizionalak dantzatzea zerbait xarmagarri bihur dadin zuretzat.

Gure dantza tradizionalak dantzatzeko edo egiteko prest zaudenean jabetuko zara zein garrantzitsuak diren. Gure esperientziak eta bideak bermatzen du esaten dizuguna. 

Euskal Dantza Tradizionalaren XXXIX. ikastaroa

  • Hasiera: 2016-10-17
  • Amaiera: 2017-5-10
  • Klase egunak: Astelehen eta asteazkenetan
  • Ordutegi bi daude aukeran: 19:15etik 20:15era edo 20:30etik 21:30era.
  • Lekua: BIZKAI euskal folklor elkartea. Autonomia, 44, behea. 48010 BILBO
  • Matrikularen epea irekita dago. 
  • Informazio gehiagorako harremanetan jar zaitezke BIZKAI euskal folklor elkartearekin.
  • Telefonoa: 944210161
  • Posta elektronikoa:

Bizkai elkartearen urteroko XXXIX ikastaroa 2016-2017

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.