Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Bi harriz lau xori jaialdia Biarritzen

Dokumentuaren akzioak

Bi harriz lau xori jaialdia Biarritzen

2010/03/12 12:41

Biarritz Culturek antolatzen du "Bi Harriz Lau Xori" jaialdia Euskal kultur erakundearen partaidetzarekin. Sei egunez, dantza, antzerkia edota musikaren bidez, euskal sorkuntzaren aberastasuna agerian uztea du helburu jaialdiak.

Antzerkiola Imaginarioak Babiloniako Loreak antzezlana eskainiko du, Chimères antzerki taldeak Pello eta Otsoa, musika alorrean Vieux Farka Touré eta Xarnege-ren emanaldiak izango dira, Maddi Irazoki plastikariak eta Joseba Irazoki musikariak Iglu musika/bideo performantzea eskainiko dute eta Bilboko Orkestra Sinfonikoak Itoiz Suite emanaldia eskainiko du.

Dantza ekitaldiak

Dantzari dagokionez, Elirale konpainiak umeei zuzendutako Otto ikusgarria eskainiko du martxoaren 24an. Martxoaren 27an berriz, "Sokaren inguruko eguna" ospatuko da.

Xabier Itzainak "Soken aspektu soziala eta kodifikazioak" izeneko hitzaldia eskainiko du, eta sei taldek Euskal Herirko soka-dantza desberdinak eskainiko dituzte. Irun, Beskoitze, Itsasu, Barkoxe, Baztan eta Donibane Lohizuneko dantza taldeek eskainiko dituzten soka-dantza desberdinak Biarritzeko kaleetan. Sokaren inguruko eguna osatzeko Kukai konpainiak Sok2 ikuskizuna eskainiko du. Martxoaren 28an, kantu eta dantzaren inguruko eguna ospatuko da eta Mutxikoak dantzatu ahal izango dira kaleetan.


Sokaren inguruko eguna

Martxoak 27, larunbata

15:00 Hitzaldia. Xabier Itzaina: " Soken aspektu soziala eta kodifikazioak" . Biarritzeko Mediatekan.

16:30 Sei dantza taldek 6 soka desberdin emango dituzte Biarritzeko kaleetan.

  • Kemen (Irun): Nesken soka-dantza
  • Oinak Arin (Beskoitze): Makeako soka
  • Ataize (Itsasu): Nafarroa Behereko sokaren inguruko sorkuntza
  • Etxahun (Barkoxe): bralia
  • Baztango taldea: Baztango soka-dantza
  • Begiraleak (Donibane Lohizune): "Hiriburu" (inauteria eta sokaren inguruko sorkuntza)

19:00 Kukai: Sok2. Casinoko antzokian.

 

Bi Harriz Lau Xori - Biarritz Culture

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.