Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Dantzaz konpainiaren audizioa

Dokumentuaren akzioak

Dantzaz konpainiaren audizioa

2013/03/05 10:55

Audizioa 2013

Plataforma

  • Dantzariak gizonezkoak) 18 urte baino gorakoak, esperientzia profesionalik gabe.
  • Nazionaltasuna: Europar Batasunekoa, edo Europan lan egiteko bisatua lortzeko gai direna.
  • Data: Igandea, 2013ko apirilaren 7, Arteleku, Donostian (Gipuzkoan), 12:00etan.
  • Izenematearen epea: 2013ko martxoaren 15a arte.
  • Izena emateko, audizioak@dantzaz.net helbide elektronikora hurrengoa bakarrik bidal ezazu: Dantza argazkiak, CV, NAN fotokopia, edo pasaportea
  • Aurreselekzioa eta gero, aukeratutakoei audiziora joateko gonbidapen bat luzatuko zaie. Ezin izango da audiziora sartu gonbidapenik gabe.
  • Plataformarako aukeratutakoek laguntza-poltsa bat jasoko dute, eta kontratatuta izan ahal izango dira konpainiako birarako.

  • Konpainiaren errepertorioa: Itzik Galili, Jacek Przybylowicz, Hilde Koch, Jone San Martin, Lukas Timulak
  • Informazio gehiagorako: www.dantzaz.net

Zer da Dantzaz?

Dantzaz dantza munduan lehen enplegurako lortzeko plataforma bat da, Euskadin kokatuta, eta europar ikuspuntuarekin. Europa osoko dantzariak biltzen ditu, eta zera eskaintzen die:

1.- Dantza formazio irunkorra eta eguneroko oinarrizko entreinamendua. Gainera, arte eskenikoetan eta dantzan birziklatzeko tresnak eskaitzen zazkie.

2.- Plataforman dagoen “Dantzaz Konpainia” dantza konpainia profesionalean lan egin, horrela:

  • nazioartean ezagututako koreografoekin lan egiteko aukera izango dute.

  • Lehenengo esperientzi profesionala izango dute: entseguak, birak...

     

3.- Aholkularitza eta motibazioa.

Gure dantzariak europako edo beste lekuetako dantza konpainietan lan izatea gure helburu nagusia da. Horretarako, audizioetara joatera animatzen ditugu, baita haien CVak eta aurkezpenak hobetzen ere. Eta hori egiteko erraztasunak ematen dizkiegu.

Euskal dantzariak gure plataforman sartzeko aukera emateko, “MUGI” deituriko “errendimendu handiko zelula” bat sortu dugu, 16 urte gorako euskal dantzarientzako, gure plataforman lanean hasteko eta bertan sartzeko etorkizunean.

Dantzaz Elkarteak oso lan garrantzitsua egiten du Gipuzkoan betez ere: sentsibilizazio eta pedagogi lana, ikasleentzako tailerrak eta emanaldiak egiten ditu, eta dantza mundura hurbiltzeko ekitaldi ezberdinak proposatzen ditu, publiko berriak sortzeko, eta koreografo berriak bultzatzeko.

Zenbat leku dago plataforman eta nola lor daiteke bat?

Plataformak, momentu honetan, hamar leku ditu, eta audizio baten bidez lor daiteke lekua.

Audizio prozesua irekia da eta etengabea, hau da, edozein lekuko dantzari gurekin harremanetan jar daiteke e-mailen bidez, bere CV bidaliz, eta gure saioetan parte hartzera gonbidatuko dugu, audizioa egiteko, eta itxaron zerrenda izateko.

Leku bat izateko, 18 urte baino gehiago izan behar da, eta audizioa gainditzea.

Zenbat leku dago “MUGI-errendimendu handiko zelula”-k eta nola lor daiteke bat?

MUGI-k lau leku ditu eta sartze prozesua Dantzaz-ena bezalakoa da.

Euskadin jaioa izan behar da, edo bertan bizi azken 6 urteetan, 16 urte baino gehiago izatea, eta gurasoen edo tutoreen baimena izatea, eta audizioa gainditzea.

Zeintzu dira plataforman aukeratutakoei eskeintzen zaizkien baldintzak?

Aukeratutakoek laguntza-poltza daukate haien gastuetarako. Gainera, “Dantzaz Konpainia”-rekin dantzatzen duten bakoitzean, lan hitzarmen bat sinatuko dute, eta altan Gizarte Segurantzan.

Eta MUGI-n izateko baldintzak?

MUGI-n ez dure laguntza poltsarik, baina “Dantzaz Konpainia (DK)”-rekin dantzatzen duten bakoitzean, lan hitzarmen bat sinatuko dute, eta altan Gizarte Segurantzan.

Zenbat iraun daiteke dantzari baten egonaldia plataforman?

Normalean gehienez bi urte iraun daiteke, baina gure lan egiteko era oso malgua da, dantzari bakoitzaren beharretara moldatzeko.

MUGI izateak Dantzaz Plataforman sartzea bermatzen du?

Dantzariak ongi aprobetxatzen badu, horrela izan behar litzateke, baina ez da baldintza nahikoa. Eguneroko lana garrantzitsuena da.

 

Zer da “Dantzaz Konpainia”?

“Dantzaz Konpainia” dantza konpainia profesionala da, eta Dantzaz Elkartearen mendekoa da, haien dantzarientzako lan lorbidea da.

Nola egiten ditu koreografiak eta ekoizpenak?

“Dantzaz Konpainia” gonbidatutako nazioarteko koreografoak ditu, guztiak oso ezagunak (Galili, Timulak, Gauthier, Hilde Koch, Jacek Przybylowicz, Jone San Martin...) Guztiekin antzokietarako ekoizpenak egiten ditu.

Gainera, “Dantzaz Konpainia” ez ohiko lekuetarako ekopizpenak egiten ditu: kalea, hondartza, parkeak, eraikinak eta gune bereziak. Horretarako, Josu Mujika, Jone San Martin, Hilde Koch, eta beste koreografoekin aritzen da lanean. 2013An nazioarteko koreografoekin lan egiten hasiko da eremu honetan ere bai.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.