Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Alurr taldeko 140 haur Izaskungo jaietan

Dokumentuaren akzioak

Alurr taldeko 140 haur Izaskungo jaietan

Alurr Dantza Taldearen hurrengo emanaldia ekainaren 1ean (astelehena) izango da, Izaskungo jaietan (Ibarra, Gipuzkoa), arratsaldeko 17:30ean. Urte asko dira ohitura hori mantentzen dugula, haurrekin Izaskunera dantza egitera joaten garela. Ekainaren 1ean, 4 urtetik 12 urtera bitarteko 140 haur ariko dira Izaskungo plazan. Agurra, Txulalai, Arin-arin, Sorgin dantza, Sagar dantza, Uztai, Txakoli eta beste hainbat pieza dantzatuko dituzte, Loatzo Musika Eskolako musikarien doinuek lagunduta, eta bukaeran denek Fandangoa eta Arin-arina egingo dute. Festa amaitzeko, dantzariek askari gozoa izango dute.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.