Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Alurr Dantza Taldea Issoireko Nazioarteko Folklore Jaialdian

Dokumentuaren akzioak

Alurr Dantza Taldea Issoireko Nazioarteko Folklore Jaialdian

Alurr Dantza Taldearekin batera, Kenya, Haiti, Paraguai, Salomon Uharteak, Serbia, Eslovakia eta beste hainbat herritako taldeak ariko dira Issoireko Munduko Musiken eta Dantzen Nazioarteko Folklore Jaialdian.

Guztira, Alurr taldeko 28 lagun izango dira Issoireko jaialdian: 17 dantzari, 6 musikari, eta gidariak, arduradunak eta laguntzaileak. Alurr taldeko dantzarien adina 12 urtetik 16 urtera bitartekoa da, gazteentzako jaialdia baita. Folklore jaialdia denez, Alurr Dantza Taldeak dantza tradizionalak aurkeztuko ditu, eta baita koreografia batzuk ere, antolatzaileek eskatuta

Alurr Dantza Taldearentzat interesgarria da jaialdi horretan parte hartzea, taldeko dantzari eta musikarientzat aukera polita eta ona baita. Taldeko denak ilusioz beterik gaude, gaztetxoak bereziki, gisa horretako beren lehenengo esperientzia izango baita.

Euskal dantzak erakusteko parada izango dugu, eta baita beste kulturetatik ikasteko ere. Halaber, Ibarra herria (Gipuzkoa) gurekin eramango dugu, bertakoak baikara. Bidaia hauek gure kultura zabaltzeko aukera eskaintzen digute, gure herria ezaugutarazteko, harremanak sendotzeko, ikasteko eta disfrutatzeko.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.