Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Aikoren dantzaldi ibiltaria Errenterian

Dokumentuaren akzioak

Aikoren dantzaldi ibiltaria Errenterian

Dantzan ez badakizu, dantzan hastea kosta egiten bazaizu… Orain ez duzu aitzakiarik, Aiko taldeak eta bere Dantzaldi Ibiltariak dantzan jarriko zaitu. Bi orduko tailer baten bidez, dantza modu naturalean ulertzeko eta dantzaz gozatzeko tresnak eskainiko ditu Aikok ekimen honen bidez.

 

Kukai dantza konpainiaren eta Errenteriako udalaren ekimena da dantza tailer hau, eta dantza tradizionala gozatzeko aukera ederra eskainiko dio bertara gerturatzen diren guztiei.

 

Ekimen hau maiatzaren 8an izango da, eta izen-ematea apirilaren 27tik aurrera egin ahal izango da Errenteria Hiria Kulturguneko bulegoetan. Izen emateak 3 euro balioko ditu, eta salneurri horren truke ikasleek ikastaroan landutako edukiak errepasatzeko disko bat eta kamiseta bat eskuratu ahal izango dituzte.

Dantzaldi Ibiltaria Aikoren ekimena da, eta urte osoan zehar Bizkaiko hainbat herritan gauzatzen ari da. Dagoeneko ehunka bizkaitarrek hartu dute parte ikastaro hauetan. Orain, Kukai eta Errenteriako Udalaren ekimenez, Dantzaldi Ibiltaria Gipuzkoara dator, Errenteriara.

 

Eguna: Maiatzak 8, ostirala
Ordua
: 19:00-21:00
Lekua
: Errenteria Musical Musika eta Dantza Eskolako dantza gelan
Izen ematea
: Errenteria Hiria Kulturgunean, Apirilaren 27tik aurrera
Prezioa:
3 euro (Ikastaroarekin batera, ikastaroko musika eta kamiseta bat oparituko dira)

Antolatzaileak: Kukai dantza konpainia, Errenteriako udala eta Errenteria Musikal

 

Dantzaldi ibiltariaren informazioa: www.aikotaldea.com

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.