Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak

Dokumentuaren akzioak

Albisteak

Luzaideko ddantzak liburua aurkeztuko da igandean Luzaiden

Luzaideko ddantzak liburua aurkeztuko da igandean Luzaiden

Dantzan 2011/04/22 16:15

Igande honetan, Pazko igandez, Migel Angel Sagasetak "Luzaideko ddantzak" liburua aurkeztu eta salgai jarriko du Luzaiden bertan. Egun horretan ospatzen da Bolant eguna herrian eta horrez gain, Jauzien inguruko azterketa liburu hau denon eskura egongo da.

Gehiago irakurri

Kabalkadak Luzaide, Izpura eta Baigorrin Pazko igandez

Kabalkadak Luzaide, Izpura eta Baigorrin Pazko igandez

Dantzan 2011/04/20 13:02

Igande honetan, apirilaren 24ean, Pazko igandea ospatzen da. Egun hau aitzaki kabalkada ezberdinak ikusteko aukera izango da Luzaide, Izpura eta Baigorrin. Luzaiden aski ezagunak diren bolantak, Izpuran bertako kabalkaden hogeita hamargarren urteurrena eta Baigorrin Nafarroako eguna ospatuko dira besteak beste.

Gehiago irakurri

Dantza argazki eder gehiago GureGipuzkoan

Dantza argazki eder gehiago GureGipuzkoan

Dantzan 2011/04/19 16:09

GureGipuzkoa etengabe ari da argazkiak jasotzen eta sareratzen, eta dagoeneko izugarrizko altxorra du denon eskura. 125.000 argazki baino gehiago sareratu dira dagoeneko GureGipuzkoaren bidez, eta horien artean dantzaren inguruko argazki eder pila ikusi daitezke.

Gehiago irakurri

Dantzan Ikasiren eskaintza berria: Ingurutxoak, haur folklorea, dantza eta musika

Dantzan Ikasiren eskaintza berria: Ingurutxoak, haur folklorea, dantza eta musika

Dantzan 2011/04/19 11:21

Ikastaro eskaintza berria prestatu du Dantzan Ikasik. Ingurutxoak, haur folklorea eta dantza eta musika nola uztartu lantzeko aukera izango da maiatza eta uztaila bitartean eskainiko diren ikastaroetan.

Gehiago irakurri

Janet Novas-en ikastaroa Dantzagunean

Janet Novas-en ikastaroa Dantzagunean

Dantzan 2011/04/18 12:42

Maiatzaren 7 eta 8an, Janet Novas dantzari eta koreografoak ikastaroa eskainiko du Donostiako Dantzagunean, Artelekun. Larunbatean zein igandean 10:00etan hasi eta 14:00etan bukatuko den tailerrean Janet Novasek bere dantza ibilbidean sortu zaizkion galderei erantzun nahian berak asmatutako erantzunak, dantzarako lan metodologiak, proposatuko ditu.

Gehiago irakurri

Nafarroaren eguneko dantza eskaintza

Nafarroaren eguneko dantza eskaintza

Dantzan 2011/04/18 11:38

Datorren igandean, apirilaren 24ean, Nafarroaren eguna ospatuko da urtero legez Baigorrin. Ekitaldi ugari antolatzen dira egun horretarako, eta egitarauaren barruan, noski, ezin dantza falta. Kabalkada, dantzaldiak... aukera andana izango da egun horretan dantzaz gozatzeko. Hemen dakarkizuegu Nafarroaren eguneko dantza egitaraua.

Gehiago irakurri

Folk Lore jaialdia 2011 Iruñea eta Uharten

Folk Lore jaialdia 2011 Iruñea eta Uharten

Dantzan 2011/04/15 10:45

1996an hasita urtero antolatzen dabil Amaiur Dantza taldea "Folk Lore" jaialdia. Aurten, Folk Lore jaialdi hori apirilaren 16 eta 17ko asteburuan ospatuko da, Iruñean eta Uharten. Euskal Herria eta Kataluniako taldeek hartuko dute parte aurtengo jaialdian.

Gehiago irakurri

Dantzariak Durangon Dantzaren Nazioarteko egunean

Dantzariak Durangon Dantzaren Nazioarteko egunean

Iratxe de Arantzibia 2011/04/15 10:41

Apirilaren 30ean eta maiatzaren 1ean Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatuko da Durangon. Ekimena L´atelier Dantza eta Antzerki Eskolak antolatu du, herriko Udala, Turismo Bulegoa eta San Agustin Antzokiaren laguntzarekin. Asteburuan zehar dantza agerraldi ugari izango dira ikusgai: dantza klasikoa, euskal dantzak eta funkya, beste disziplina batzuen artean. Eta L´atelierreko ikasleek zein gonbidatutako beste eskola batzuetatik etorritakoek ere parte hartuko dute ikuskizunotan.

Gehiago irakurri

Dantza kalean Okendo plazan

Dantza kalean Okendo plazan

Iratxe de Arantzibia 2011/04/14 13:02

Herritarrek dantzaz gozatu dezaten Dantza Kalean ikuskizunaren 5. edizioa izango dugu apirilaren 16ean, larunbata, 17’30etan, Okendo Enparantzan. Bertan, jazz dantza, garaikidea eta flamenko dantza lantzen dituzten koreografiak eskainiko dituzte Elkarteko ikasleak. Dantza, pakearen hizkuntza dela eta mugarik ez duen artea dela frogatuko du Dantza kalean ekitaldiak.

Gehiago irakurri

Portugaleteko VI. Folklore Azoka

Portugaleteko VI. Folklore Azoka

Dantzan 2011/04/14 11:06

Elai-Alai Fundazioak antolatuta, datorren apirilaren 30ean eta maiatzaren 1ean Portugaleteko VI. Folklore Azoka ospatuko da. Musika, dantza, artisauak, tallerrak eta beste hainbat ekitaldi bilduko ditu azokak.

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak