Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak

Dokumentuaren akzioak

Albisteak

Uholdeek hankaz gora jarri dute Dantzagunea

Uholdeek hankaz gora jarri dute Dantzagunea

Dantzaz konpainia 2011/11/10 12:17

Ikaragarria da ikustea nola geratu diren Dantzaz konpainiaren bulegoak Artelekun, Gipuzkoako Dantzagunean. Beheko solairuan daude bulegoak, eta Loiolako auzoan ibaiak gainezka egiterakoan bete-betean harrapatu ditu argazkian ikus daitekeen moduan.

Gehiago irakurri

Malandain Ballet Biarritz Errenterian, entsegu publikoa

Kukai dantza konpainia 2011/11/09 11:51

Malandain Ballet Biarritzek "Lucifer, El Amor Brujo eta Bolero" azken lan honen zatitxo bat erakutsiko digute, entsegu honetan. Hiru lan ezberdinez osatutako ikuskizun zoragarri hau ikusteko aurkera paregabea izango duzue.

Gehiago irakurri

Dantza Kontra Dantza: mahai-ingurua eta CD sinaketa

Dantza Kontra Dantza: mahai-ingurua eta CD sinaketa

Natxo de Felipe 2011/11/09 11:46

"Dantza Kontra Dantza" Oskorriren lan berriak, Frantziako Erreboluzio garaian Gipuzkoan modaz pasatako dantza-doinuak birmoldatu eta era berri batez dantzarako proposaturik, aldeko iritzi ugari baina kontrako oso bortitz batzuk ere bildu ditu. Haien proiektua azaldu, jendearekin elkarrizketa zabaldu eta nahi duenak CD-DVDa sinatuta eramateko ere: azaroaren 11an, ostiralean, mahai ingurua eta CD sinaketa

Gehiago irakurri

BeFygkwSTRqD

SOMBYDCtpsOSN 2011/11/08 17:43

It's about time smooene wrote about this.

Gehiago irakurri

Kontakt-inprobisazio ikastaroa Urs Stauffer-ekin

Kontakt-inprobisazio ikastaroa Urs Stauffer-ekin

Hamalauzanko Elkartea 2011/11/08 12:16 1

Ikastaro honetan zehar gure gorputzaren alderdi likidoa eskuratzen saiatuko gara, ez soilik bere mugimendu jarraia, baita bere eusteko indarra ere. Indar hau nola gure barne organoen bitartez antolatzen den aztertu eta nola gure mugimendu sena, oreka lerroaren inguruan gidatzen den. Gure begiekin eta hauen funtzioekin lan egingo dugu.

Gehiago irakurri 1

Inaki San Martin-en "Apur batean Soka-dantza" erakusketa Gernikan

Inaki San Martin-en "Apur batean Soka-dantza" erakusketa Gernikan

Fotografia Soarte 2011/11/08 12:09

Josune Ariztondo Kultura saileko foru diputatuak, Inaki San Martin argazkilari gipuzkoarraren "Apur batean soka-dantza" erakusketa inauguratuko du datorren azaroaren 9an arratsaldeko 19:30etan Gernika-Lumoko Euskal Herria Museoan.

Gehiago irakurri

Ibarra-kalduren 45. urteurrena

Ibarra-kalduren 45. urteurrena

Ibarra-kaldu Elkartea 2011/11/08 11:48

Hilak 12, larunbatean, 18etan eta Beurkoko Institutuaren kirol aretoan, Ibarra-Kaldu elkartearen 45. urteurrenaren ekitaldi nagusia egingo dugu: dantza emanaldi eder bat, eta bertan, elkartearen talde guztiek hartuko dute parte.

Gehiago irakurri

Uholdeek harrapatu dute Gipuzkoako Dantzagunea

Uholdeek harrapatu dute Gipuzkoako Dantzagunea

Dantzan 2011/11/07 17:40

Asteburuko euriteek uholdeak eragin dituzte Gipuzkoako zenbait tokitan, eta horietako bat Donostiako Loiola auzoa izan da, eta bertan Arteleku edo Dantzagunearen beheko solairua erabat hartu du urak.

Gehiago irakurri

Toberak izango dira 2012an Irisarrin

Toberak izango dira 2012an Irisarrin

Dantzan 2011/11/07 14:25

Zuberoan pastorala bezala, herri antzerki ekitaldi handiak izan dira Toberak Nafarroa Beherean eta Lapurdin. Antzerkia, musika eta dantza uztarturik, kronika, kritika eta satira soziala, eta herriko ondare musikal eta koreografikoa ateratzen ditu plazaren erdira Toberak, epaiketa itxura hartuta. XX. mendean Irisarrin egindako Toberak oihartzun handia izan dute, eta 2012an berriz egingo dira. Hori dela eta, Denentzat elkarteak lehen jarduerak antolatu ditu.

Gehiago irakurri

Iker Gomez-en "La Danza del Cisne" baleta miniaturan La Fundicion-en

Iker Gomez-en "La Danza del Cisne" baleta miniaturan La Fundicion-en

La Fundicion 2011/11/07 13:01

Pieza eszeniko honetan, Iker Gomez koreografo eta bideo-errealizadoreak gaur egungo kodean berrantzezten du baleteko hegazti preziatuena: zisne hain maiz erabilia.

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak