Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Abiatu dira maskaradak Zuberoan

Dokumentuaren akzioak

Abiatu dira maskaradak Zuberoan

2010/01/18 12:43

Euriari eta hotzari aurre egin behar izan diote maskaradariek herrian bertan egindako lehen agerraldian. Gainera, barrikadak eta emanaldi nagusia segidan egin dituzte, goiz partean denak, eta goiza luze joan da ondorioz.

Larraineko maskaradei buruz argitaratu diren albisteetan arizaleen hainbat izen aipatu dira, baina dantzarienak gutxitan, eta horiek jasoko ditugu hemen. Hauek dira Larraineko maskaradan dantzari lanetan dihardutenak:

  • Txerreroak: Maite Akozeberri eta Camile Iriart
  • Gathuzaina: Peio Bortherri
  • Kantiniersak: Ainho Akozeberri eta Tina Ettchetto
  • Zamaltzain: Jean Pierre Akozeberri
  • Enseinaria: Johanne Etxebest

 Iñaki Zugastik aurtengo maskaraden lehen agerraldiko argazki sorta polita ekarri digu eta hemen duzue aurrerapen bat eta baita sorta osoa hemen ere.

Maskaradak Larraine 2010 3615 700p Maskaradak Larraine 2010 3626 700p Maskaradak Larraine 2010 3730 700p Maskaradak Larraine 2010 3850 700p Maskaradak Larraine 2010 700p

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.