Dokumentuaren akzioak
Lasala: Lauesku 22
Noiz |
2015/03/11
17:30 |
---|---|
Non | Donostia, Victoria Eugenia Antzokiko Klub Aretoa |
Hitzordua egutegira gehitu |
vCal iCal |
dFeria dantza jaialdiaren programaren barruan, Lasala konpainiaren Lauesku 22 lana. Lauesku 22 gogoetarako deia da, honako honi buruz: zergatik men egin naturaltasun eta menpekotasun osoz ezarriak zaizkigun arau, ohitura, erregela eta inposaketei, eta zergatik onartu auzitan jarri gabe aurrez eman zaizkigun soluzioak eta erantzunak. Hizkuntza koreografikoak konformidadea eta enfrentamendua ikertzen ditu, aurrean aurkitzen ditugun inguruabarrei emandako erantzuna diren aldetik eta hortik datozen ondorioak ere aztertzen ditu. Pilota-partida baten bitartez hainbat egoera azaltzen dira jokoaren arauak auzitan jartzeko, ezarrita dagoena ez baita lehentasuna duena.
Zuzendaritza eta koreografia: Judith Argomaniz Antzezleak: Jaiotz Osa, Itxasai Mediavilla, Judith Argomaniz Musika: David Holmes, Eddie Vedder, Antonio Vivaldi Argiztapen diseinua: Gabriel Punzo Jantziak: Eider Ezenarro Argazkia eta bideoa: Diego Hernández Diseinu grafikoa: Diego Hernández
Informazio gehiago: Lasala
Dokumentuaren akzioak