Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda Elena Córdoba: Soy una obstinada célula del corazón y no dejaré de contraerme hasta que me muera

Dokumentuaren akzioak

Elena Córdoba: Soy una obstinada célula del corazón y no dejaré de contraerme hasta que me muera

Noiz 2015/06/14
19:00
Non Bilbo, La Fundición
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

«Ba al dakizu bihotz batek taupaka jarraitzen duela bere gatz-oreka zaintzen baduzu?? Ba al dago hil zarela ahaztea baino gauza temati eta absurduagorik?

Horregatik izan nahi dut bihotzaren zelula tematia, ez diodalako taupadak egiteari ez dantzatzeari utzi nahi.

Taupadan eta erritmoan pentsatzen dihardut hilotz bat arretaz begiratu nuen momentutik eta taupadak egiteari uzteak zer esan nahi zuen ulertu nuenetik. Taupadarekin lan egiten dut, bihotza gelditu egiten denean gorputzaren desastrea ulertzeko. Taupadarekin (mugimendurik nagusienarekin) lan egiten dut, mugimenduak eta gelditzeak zer esan nahi duten ulertzeko. Izango al da konparazioari esker ulertzen dugula beti? Taupadarekin lan egiten dut, taupada eza ulertzeko. Esan liteke baita heriotzaren ondoko gorputzaren deskonposiziora hurbiltzen naizela, bizirik mantentzen gaituen hori zer demontre den ulertzeko.

Badago gure bihotza gelditzen den unean existitzen den beste mugimendu bat, hiltzen garenean hasten den mugimendu bat. Mugimendu hori erabat bizkorra da. Gorputzaren formak mugitzeaz gain, horien esentzia aldatu ere egiten du. Bilbotar begi hauetatik ulertu ezin izan dudan mugimendua da, horregatik hurbildu natzaio, horregatik eskaini diot obra hau.

Iruditan, bihotzaren zelulak isolatuta taupaka ikusi nituenean, lehendabiziko edertasuna ikusten egoteko sentsazioa izan nuen. (Mikroskopio baten plakan daudelako) ezer mugitzen ez duten zelula hauen uzkurdurak temati eta ederrak iruditu zitzaizkidan. Horregatik izan nahi dut bihotzaren zelula tematia eta uzkurtzeari ez utzi, ez gelditu, bizirik dagoen guztiaren antzera; ez diot dantza egiteari utzi, ezta hilotzaren aurrean ere.»  Elena Córdoba

Dantzaria: Elena Códoba 

Argia: Carlos Marqueríe

Soinua: Javier Marqueríe

Dokumentuaren akzioak

« Martxoa 2024 »
Martxoa
AlAsAzOgOrLrIg
123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
« Apirila 2024 »
Apirila
AlAsAzOgOrLrIg
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930
« Maiatza 2024 »
Maiatza
AlAsAzOgOrLrIg
12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031