Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda B.Dance konpainia

Dokumentuaren akzioak

B.Dance konpainia

Noiz 2016/11/26
19:00
Non Bilbo, Guggenheim Museoa
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

La Fundicion-ek antolatzen duen Dantzaldia jaialdiaren programazio barruan, B.Dance konpainiak 4 pieza eskainiko dute.

Floating Flowers

Floating flowers asiar hego-mendebaldeko tradizioan inspiratzen da. Hildakoei agur esateko momentuan, uretako linternak –Loi Kratong izena hartzen dute– zeremonia budista garrantzitsuenetako baten parte dira. Linternak flotatzen jartzeak Jaungoikoarekin konektatzea, zorte txarra uxatzea eta zoriona erakartzea esan nahi du. Gainera, uretako izpirituarekiko begirunea adierazten du. Loi Kratong, hau da, ur gaineko dekorazioa urtero ospatzen da Tailandian eta Laos nahiz Birmaniako eskualde batzuetan, eta haren bidez ospatzen dira bizidunen nahiak eta arbasoen oroimena.

  • Koreografia: Po-Cheng Tsai
  • Dantzariak: Sheng-Ho Chang eta Chiung-Tai Huang
  • Fotografo: Floating Flowers (Duet)/ Marcus Renner 
  • 10 min


Huginn / Muninn

Antzinako eskandinaviar altzarietan ohikoa da bi bele agertzea Odin jainkoaren sorbalda banaren gainean. Bata Huginn da, pentsamenduaren ordezkaria, eta bestea, Muninn, buruaren eta oroimenaren ordezkaria. Beleok hegan egiten dute Midgar gainean –horrela deitzen da beren mundua– eta informazioa ekartzen diote Odini. Jainko guztiak biltzen direnean, Odinek gogoeta egiten du “pentsamenduak” eta ”oroimenak” ekarritakoaz…

  • Koreografia: Po-Cheng Tsai
  • Dantzariak: Chien-Chih Chang eta Sheng-Ho Chang
  • Fotografo: Hugin/Munin(Duet)/ Chen, Yi-Shu
  • 10 min


Silence Scream

Pieza honek hegan egiten du blokeo-uneen gainetik. Zer egin erabakien aurrean aurkitzen garenean, zu zeu, bizitza eta maitasuna tartean daudelarik?

  • Koreografia: Po-Cheng Tsai
  • Dantzariak: I-Han Huang eta Sheng-Ho Chang
  • Fotografo: Silence Scream/ B.DANCE
  • 10 min


Innermost

Bizitzaren pena gehienak iraganeko gatazketatik datoz, eta baita ere orainak ekarritako fruitu mingotsetatik. Sufrimendua eragotzi nahi baduzu, zeure barne-harmonian bilatu beharko duzu. Ondo ezagutzen al duzu zure buruaren ahotsa?

  • Koreografia: Po-Cheng Tsai
  • Dantzariak: Chien-Chih Chang eta Sheng-Ho Chang 
  • Fotografo: Innermost/ Søren Meisner
  • 20 min

Informazio gehiago: Dantzaldia

Dokumentuaren akzioak

« Martxoa 2024 »
Martxoa
AlAsAzOgOrLrIg
123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
« Apirila 2024 »
Apirila
AlAsAzOgOrLrIg
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930
« Maiatza 2024 »
Maiatza
AlAsAzOgOrLrIg
12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031